Itxi

Motorra

1 Formula

Verstappen, 1 Formulako munduko txapeldun laugarren urtez jarraian

Max Verstappen (Red Bull) pilotu nederlandarrak laugarren aldiz jarraian irabazi du 1 Formulako munduko txapelketa, Las Vegaseko Sari Nagusian bosgarren postuan amaituta.

  • Max Verstappen

    Max Verstappen Argazkia: EFE

Max Verstappen (Red Bull) nederlandarrak 1 Formulako Munduko Txapelketa eskuratu du, igande honetan, Las Vegaseko Sari Nagusian, lasterketa bosgarren postuan amaituta. George Russell (Mercedes) britainiarrak bere ibilbideko hirugarren garaipena lortu du, Lewis Hamilton taldekidearen eta Carlos Sainz (Ferrari) espainiarraren aurretik helmugaratuta.

Herbehereetako 27 urteko pilotuak laugarren aldiz jarraian eskuratu du Munduko Txapelketa, autorik onena izan gabe lehiatzen ere badakiela erakutsita berriro. Probaren hasieran, Lando Norris (McLaren) britainiarrarengandik aldendu da, baina ezin izan du ezer egin Hamiltonen eta Sainzen erritmoaren aurrean.

Verstappenek Lando Norris britainiarrarekin (McLaren) puntuetan berdindu edo 2 puntu galdu ahal zituen Las Vegasen munduko txapeldun bihurtzeko, eta une batzuetan bigarren joan arren, bosgarren helmugaratu da azkenean. Hala ere, 1 Formulako munduko txapeldun bihurtu da laugarren urtez jarraian.

Bestalde, Fernando Alonso (Aston Martin) espainiarrak hamaikagarren postuan bukatu du, Checo Perez (Red Bull) mexikarraren atzetik.