Itxi

Motorra

Motoziklismoa

Jaime Bustok Toni Bouren garaipen bolada eten du, Valsassinan irabazita

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gorlizko pilotua garaile atera da Italiako Sari Nagusiko bigarren jardunaldian.

  • Jaime Busto. Artxiboko argazkia.

    Jaime Busto. Artxiboko argazkia.

Jaime Busto (GasGas) bizkaitarrak Toni Bouren (Montesa) garaipen bolada eten du Munduko Trial Txapelketan, igande honetan Valsassinan jokatu den Italiako Sari Nagusiko bigarren jardunaldia irabazita.

Gorlizko pilotuak 39 puntuko zigorra izan du, Toni Bouk baino 4 gutxiago, lehen bost probak irabazita. Seigarrenean bigarren postuarekin konformatu behar izan du. Podiuma Matteo Gattarola (Beta) italiarrak osatu du, 50 punturekin.

Toni Bou da txapelketako liderra 117 punturekin, eta 79 ditu Bustok.

Munduko Txapelketako hurrengo proba Alemaniako Sari Nagusia izango da, Neunkirchenen, uztailaren 5etik 7ra bitartean.