Itxi

Motorra

Spako zirkuituan

Buttonek irabazi du Belgikako Sari Nagusia

Erredakzioa

Britainiarra izan da onena Spako zirkuituan. Vettel izan da bigarren, eta Raikkonen hirugarren. Alonso, Hamilton eta Perez, lasterketatik at geratu dira Grosjeanek eragindako istripuagatik.

00:44
Istripu ikusgarria Belgikako Sari Nagusian

Jenson Buttonek (McLaren) irabazi du Bat Formulako Belgikako Sari Nagusia. Britainiarra izan da onena Spako zirkuituan. Fernando Alonsok jarraitzen du mundialeko lidergoan, baina ezin izan du Belgikako Sari Nagusiko lasterketa bukatu.

Sebastien Vettel (RedBull) izan da bigarren, eta Kimi Raikkonen (Lotus) hirugarren. Fernando Alonsok (Ferrari), Lewis Hamiltonek (McLaren) eta Sergio Perezek (Sauber) ez zuten lasterketa bukatu, Grosjeanek eragindako istrupu baten ondorioz.

Belgikako Sari Nagusiko sailkapena:

.1. Jenson Button (GBR) McLaren Mercedes 1h.29:08.530
.2. Sebastian Vettel (ALE) Red Bull Renault + 13.624
.3. Kimi Raikkonen (FIN) Lotus Renault + 25.334
.4. Nico Hülkenberg (ALE) Force India Merrcedes + 27.843
.5. Felipe Massa (BRA) Ferrari + 29.845
.6. Mark Webber (AUS) Reb Bull Renault + 31.244
.7. Michael Schumacher (ALE) Mercedes + 53.374
.8. Jean-Eric Vergne (BEL) Toro Rosso Ferrari + 58.965
.9. Daniel Ricciardo (ITA) Toro Rosso Ferrari + 1:02.982
10. Paul di Resta (GBR) Force India Mercedes + 1:03.783
11. Nico Rosberg (ALE) Mercedes + 1:05.111
12. Bruno Senna (BRA) Williams Renault + 1:11.529
13. Kamui Kobayashi (JPN) Sauber Ferrari + 1:56.119
14. Vitaly Petrov (RUS) Caterham Renault itzuli batera
15. Timo Glock (ALE) Marussia itzuli batera
16. Charles Pic (FRA) Marussia Cosworth itzuli batera
17. Heikki Kovalainen (FIN) Caterham Renault itzuli batera
18. Pedro de la Rosa (ESP) HRT Cosworth itzuli batera