Itxi

Motorra

Moto GP

Marc Marquezek Gresini Racingekin sinatu du eta Ducati batekin korrituko du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Marquezek joan den astean iragarri zuen Repsol Honda taldea utziko zuela denboraldi honen amaieran, taldearekin sei aldiz MotoGPko txapeldun izatea lortu duen harremanari amaiera emanez.

  • Marc Marquez, Hondaren aurkezpenean. Artxiboko argazkia: EFE

    Marc Marquez, Hondaren aurkezpenean. Artxiboko argazkia: EFE

Marc Marquez MotoGPko pilotu espainiarrak Gresini Racing taldearen Ducati batekin parte hartuko du datorren denboraldian Munduko Motoziklismo Txapelketan, Repsol Honda utzita, eta Alex anaiarekin ibiliko da taldean.

Gresini Racingek pozik hartu du 2024an "Marquez anaiek osatutako ametsezko bikotea" izatea, eta zortzi aldiz munduko txapeldun izandakoa "onenetakoa dela erakutsi duen talde satelite batekin" lehiatuko dela azpimarratu du.

"Ilusioz gainezka nago erronka berri honekin. Ez da erabaki erraza izan, aldaketa handia baita zentzu guztietan, baina batzuetan bizitzan garrantzitsua da erosotasun eremutik irtetea eta proban jartzea hazten jarraitzeko", adierazi du Cerverako pilotuak bere talde berriaren komunikatuan. Fabio di Giannantonio italiarra ordezkatuko du.

Marc Marquezek joan den astean iragarri zuen Repsol Honda taldea utzi behar zuela denboraldi honen amaieran, taldearekin sei aldiz MotoGPko txapeldun izatea lortu duen harremanari amaiera emanez.