Motorra
Espainiako Sari Nagusia
Maldonadok garaipen historikoa lortu eta Alonso bigarren izan da
Erradakzioa
Venezuelako pilotu batek Bat Formulako Munduko Txapelketako proba bat irabazten duen lehen aldia da. Ez du akats bat ere izan Montmeoloko zirkuituan.
-
Pastor Maldonado irabazlea lepoan hartu dute Fernando Alonso eta Kimmi Raikonen. Argazkia: EFE
Pastor Maldonadok (Williams) irabazi du Espainiako Sari Nagusia Montmeoloko zirkuituan azkarrena izan da. Venezuelako pilotuak ezustekoa eman du eta ez du akats bat bera ere izan lasterketan zehar.
Historia egin du Maldonadok, izan ere, Bat Formulako Munduko Txapelketa Venezuelako pilotu batek garaipena lortzen duen lehen aldia izan baita gaurkoa.
Fernando Alonsorekin (Ferrari) lehia estua izan zuen Maldonadok, baina asturiarrak ezin izan du Venezuelako pilotua gainditu. Azkenean, Alonsok bigarren postuan bukatu du lasterketa.
Maldonadorekin eta Alonsorekin batera Kimmi Raikonen (Lotus) finlandiarra igo da podiumera lasterketa hirugarren postuan bukatuta.
Espainiako Sari Nagusiko sailkapena:
1. Pastor Maldonado (VEN/Williams) Irabazlea.
2. Fernando Alonso (ESP/Ferrari) + 3.1.
3. Kimi Rikknen (FIN/Lotus) + 3.8.
4. Romain Grosjean (FRA/Lotus) + 14.7.
5. Kamui Kobayashi (JPN/Sauber) + 64.6.
6. Sebastian Vettel (ALE/Red Bull) + 67.5.
7. Nico Rosberg (ALE/Mercedes) + 77.9.
8. Lewis Hamilton (GBR/McLaren-Mercedes) + 78.1.
9. Jenson Button (GBR/McLaren-Mercedes) + 85.2.
10.Nico Hulkenberg (ALE/Force India) 1 vuelta.
11.Mark Webber (AUS/Red Bull) 1 vuelta.
12.Jean-Eric Vergne (FRA/Toro Rosso) 1 vuelta.
13.Daniel Ricciardo (AUS/Toro Rosso) 1 vuelta.
14.Paul di Resta (GBR/Force India) 1 vuelta.
15.Felipe Massa (BRA/Ferrari) 1 vuelta.
16.Heikki Kovalainen (FIN/Renault) 1 vuelta.
17.Vitaly Petrov (RUS/Renault) 1 vuelta.
18.Timo Glock (ALE/Marussia) 2 vueltas.
19.Pedro Mtz. De la Rosa (ESP/HRT) 3 vueltas.
Erretiroa hartu dutenak.
Sergio Perez (MEX/Sauber) 29 itzuli
Charles Pic (FRA/Marussia) 31 itzuli
Narain Karthikeyan (IND/HRT) 44 itzuli
Bruno Senna (BRA/Williams) istripua
Michael Schumacher (ALE/Mercedes) istripua.