Itxi

Motorra

JAPONIAKO SARI NAGUSIA

Vettel, munduko txapelduna

Erredakzioa

Red Bulleko alemaniarra Formula Bateko munduko txapeldun aldarrikatu da bigarren urtez. Japoniako Sari Nagusian hirugarren bukatu du Button eta Alonsoren atzetik.

00:24
Vettel, munduko txapeldun bigarrenez

Denboraldia bukatzeko lau sari nagusi falta badira ere, Sebastian Vettel txapeldun aldarrikatu da gaur Japonian. 24 urte ditu Red Bullekoak eta Alonsok zuen gidari gazteenaren titulua eskuratu du, bere aurretik jarriz.

Alemaniarrak gaurko lasterketa irabazita lortu nahi zuen txapelketa, baina ezin izan du. Jenson Button izan da arinera Suzukako zirkuituan, Formula Bateko hamabigarren garaipena erdietsiz. Britaniarra gurpila zaintsea lortu du Japoniako trazadura gogorraren gainean.

Fernando Alonsok erasoaldiak egin dizkio Buttoni etengabe, baina ez dira nahikoak izan helmugara lehenengo iristeko. Asturiarraren deboraldiko zortzigarren podiuma da, lasterketa serio eta arina egin baitu. Gainera Vettel bere bizkarrean jasan behar izan du, baina azkenean alemaniarra bere atzetik heldu da azken itzulira.


Japoniako Sari Nagusia (53 itzuli = 307,471 km):

.1. Jenson Button (GBR) McLaren Mercedes 1h.30:53.427
.2. Fernando Alonso (ESP) Ferrari a 1.160
.3. Sebastian Vettel (GER) Red Bull Renault a 2.006
.4. Mark Webber (AUS) Red Bull Renault a 8.071
.5. Lewis Hamilton (GBR) McLaren Mercedes a 24.268
.6. Michael Schumacher (GER) Mercedes a 27.120
.7. Felipe Massa (BRA) Ferrarib a 28.240
.8. Sergio Pérez (MEX) BMW Sauber Ferrari a 39.377
.9. Vitaly Petrov (RUS) Renault a 42.607
10. Nico Rosberg (GER) Mercedes a 44.322
11. Adrian Sutil (GER) Force India Mercedes a 54.447
12. Paul di Resta (GBR) Force India Mercedes a 1:02.326
13. Kamui Kobayashi (JPN) BMW Sauber Ferrari a 1:03.705
14. Jaime Alguersuari (ESP) Toro Rosso Ferrari a 1:04.194
15. Pastor Maldonado (VEN) Williams Cosworth a 1:06.623
16. Bruno Senna (BRA) Renault a 1:12.628
17. Rubens Barrichello (BRA) Williams Cosworth a 1:14.191
18. Heikki Kovalainen (FIN) Lotus Renault a 1:27.824
19. Jarno Trulli (ITA) Lotus Renault a 1:36.140