Motorra
Mugellon
Italiako S.N.: Simocellik denborarik onena lortu du
Erredakzioa
Casey Stoner eta Andrea Dovizioso gainditu ditu gidari italiarrak. 125ekoan, Nico Terolek lortu du denborarik onena eta Efren Vazquez bilbotarra hirugarren izan da.
Nico terol espainiarrak eskuratu du Mugellon denborarik onena 125eko lehen entrenamendu libreetan. Espainiarraren atzetik Johann Zarco frantziarra izan da azkarrena eta hirugarren Efren Vazuqez bizkaitarra izan da.
MotoGPn Marco Simoncelli izan da azkarrena Casey Stonerren eta Andrea Doviziosoren aurretik. Jorge Lorenzo laugarren izan da eta Dani Pedrosa zazpigarren.
Moto2n Marc Marquez espainiarra izan da azkarrena Stefan Bradl alemaniarraren aurretik.