Motorra
Olio isurketa dela eta
Holandako S.N.: Entrenamendu libreak bertan behera gelditu dira
Erredakzioa
Euriak ez du zirkuitua behar bezala garbitzeko aukera eman eta eguneko lan saio guztiak bertan behera utzi ditu antolakuntzak.
Sepiolita minerala erabiltzen da olioa errepideetatik kentzeko, baina zirkuitua bustita egon da euriagatik eta beste produktu bat erabili behar izan dute. Produktu hori agortu egin zaie antolatzaileei eta zirkuitua gidatzeko egoera kaskarrean gelditu da.