Itxi

Motorra

Bat Formula

Robert Kubicak bi aste gehiago eman beharko ditu ospitalean

Erredakzioa

Infekziorik ez izateko jarraituko du Santa Coronako herietxean. Azterketa medikuak egingo dizkiote bere ukondoa nola dagoen ikusteko.

Lotus Renault taldeko pilotua den Robert Kubicak hamabost egun gehiago eman beharko ditu Santa Coronako ospitalean. Bertan operatu zuten iragan otsailaren 6an istripu larria izan ondoren. Hiru ebakuntza egin dizkiote ospital honetan.

Pilotuari azterketa mediko batzuk egingo dizkiote asteazken honetan egin zioten ukondo ebakuntzak nolako eboluzio izan duen jakiteko. La Gazzetta dello Sport egunkariak publikatzen duenez ezin da jakin Kubicaren errehabilitazio prozesuak zenbat iraungo duen.