Motorra
Brasilgo S.N.
Fernando Alonso, zuhur baina titulua irabazteko prest
Erredakzioa
Mundiala eskura daukala badaki, baina zuhur jokatu nahi du espainiarrak eta horregatik titulua azken lasterketan erabakiko dela adierazi du, Abu Dabin, azaroaren 14an.
Fernando Alonso (Ferrari) espainiarrak zuhurtziaz egingo dio aurre asteburu honetan korrituko den Brasilgo Sari Nagusiari. Baina aldi berean prest dago matematikoki titulua eskuratzeko eta gainera Interlagosen, 2005 eta 2006. urteetan egin zuen leku berean.
Liderra da Alonso 231 punturekin. Bigarren Mark Webber dago (Red Bull-Renault) hamaika gutxiagorekin eta eta Hamilton, hirugarren 210rekin. Laugarren postua Sebastian Vettel (Red Bull-Renault) pilotuarentzat da eta bosgarren, Jenson Button (McLaren-Mercedes).
Oraindik 50 puntu daude jokoan eta Alonsok eskura dauka Mundiala. Baina zuhur jokatu nahi du eta horregatik titulua azken lasterketan erabakiko dela adierazi du, Abu Dabin, azaroaren 14an.