Motorra
Urriaren 24an burutuko da
Bat Formula: Hego Koreako Sari Nagusiak FIAren onespena jaso du
Erredakzioa
Yeonghameko zirkuituak adituen azken azterketa gainditu du eta urriaren 24an burutuko da lasterketa.
Zalantzan egon den arren, azkenean Bat Formulako Hego Koreako Sari Nagusia burutuko da. FIAk (Nazioarteko Automobilismo Federazioak onespena eman dio Yeonghameko zirkuituari eta Sari Nagusia burutuko dela jakinarazi du.
FIAko lasterketa guztien eta segurtasunaren arduraduna den Charlie Whitingek honakoa adierazi du zirkuitua aztertu ondoren: "Azterketa gainditu du zirkuituak eta KARAren (Korea Automobile Racing Association) bitartez tramitatuko dut lizentzia".
Sari Nagusi honek Hego Koreako Gobernuaren babesa du. Istalazioek estruktura bikoitza dute: Bat Formulako pistak 5.615 metro ditu eta beste zirkuitu laburrago bat ere badauka, azken hau 3.045 metrokoa.
Hermann Tilkek diseinatu zuen pista zirkuitu osoko harmailek 130.000 pertsona har ditzakete, harmaila nagusian 16.000 ikusle sartzen direlarik.