Motorra
Espainiako S.N.
Bartzelonan korritzea "motibazio gehigarria" dela esan du Alonsok
Erredakzioa
Asteburu honetan Montmeloko zirkuituan jokatuko da Bat Formulako denboraldiko bosgarren Sari Nagusia.
Espainiako Sari Nagusian korritzea "motibazio gehigarria" dela adierazi du Fernando Alonso Ferrariko pilotuak. "Bihurgune bakoitzean banderak ikusten dituzu eta zaleen berotasuna nabaritzen da. Ahalegin handiago bat egitera behartzen zaitu. Espainiara heltzen naizenean %100ean nago", esan du asturiarrak Ferrariko webgunean argitaratu duten elkarrizketa batean.
Gainera, Kataluniako zirkuituak "aerodinamika ona" duela azpimarratu du. "Bihurgune luzeez beteriko zirkuitua da eta abiadura altuari eutsi behar zaio. Aurreneko postuetatik irtetea da gakoa", azaldu du.