Motorra
Txinako S. N.
Bat Formula: Button izan da nagusi eta lidergoan kokatu da
Erredakzioa
Lewis Hamilton (McLaren) bigarren sailkatu da, Nico Rosberg (Mercedes) hirugarren eta Fernado Alonso (Ferrari) laugarren euria protagonista nagusia izan den lasterketan.
Ingalaterrako Jenson Button pilotuak (McLaren) irabazi du Txinako Sari Nagusia. Lasterketa eroa izan da, ustekabez beteta. Lewis Hamilton (McLaren) bigarren sailkatu da, Nico Rosberg (Mercedes) hirugarren eta Fernado Alonso (Ferrari) laugarren.
Buttonek denboraldiko bere bigarren garaipena erdietsi du. Australian ere nagusi izan zen eta gaur ezbeharrak baliatu ditu aurreneko postuan bukatzeko. Fernando Alonso irteeran aurreratu, Red Bull-Renault taldekoak gainditu eta epaileen zigorra jaso du. Dena den suspertzea lortu du (hamazazpigarren postutik laugarreneraino).
Txinako Sari nagusia, sailkapena:
1. Jenson Button (GBR/McLaren-Mercedes) 1:46:42.163.
2. Lewis Hamilton (GBR/McLaren-Mercedes) a 00:01.530.
3. Nico Rosberg (ALE/Mercedes) 00:09.484.
4. Fernando Alonso (ESP/Ferrari) 00:11.869.
5. Robert Kubica (POL/Renault) 00:22.213.
6. Sebastian Vettel (GER/Red Bull) 00:33.310.
7. Vitaly Petrov (RUS/Renault) 00:47.600.
8. Mark Webber (AUS/Red Bull) 00:52.172.
9. Felipe Massa (BRA/Ferrari) 00:57.796.
10. Michael Schumacher (GER/Mercedes) 01:01.749.