Itxi

Motorra

Asteburu honetan, 2. hitzordua

Bat Formula: Melbournen "zerotik abiatuko gara", dio Alonsok

Erredakzioa

"Dena ematea beharrezkoa izango da helmugan lehena izateko", adierazi du pilotu asturiarrak.

Zuhur agertu da Fernando Alonso asteburu honetan jokatuko den Melbourneko Sari Nagusira begira. "Oinak lurrean izan behar ditugu, Melbournen zerotik hasiko gara", esan du.

"Sakhirren lortutako garaipenak konfiantza eman digu eta egindako lanagatik sari ona izan da", dio espainiarrak bere blogean. Aldi berean, berarentzat "ez dela ezer aldatu" azpimarratu du. "Garaipena lortu ahal duten lau talde eta zortzi pilotu daude". "Dena ematea beharrezkoa izango da helmugan lehena izateko", gaineratu du Alonsok.