Motorra
Bat Formula
Mercedes, berriro jaun eta jabe
Erredakzioa
Lewis Hamiltonek erdietsi du garaipena Txinako Sari Nagusian; Nico Rosberg bigarren geratu da, eta Sebastian Vettel, hirugarren
Lewis Hamilton (Mercedes) pilotuak erdietsi du garaipena Txinako Sari Nagusian. Nico Rosberg taldekideak bigarren egin du, eta Ferrari etxeko Sebastian Vettelek hirugarren.
Podiumeko gizonen atzetik, honela helmugaratu dira puntuak lortu dituzten pilotuak: Kimi Raikkonen (Ferrari), Felipe Massa (Williams), Valtteri Bottas (Williams), Romain Grosjean (Lotus), Felipe Nasr (Sauber), Daniel Ricciardo (Red Bull) eta Marcus Ericsson (Sauber).
Hurrengo lasterketa Bahraineko Sari Nagusia izango da, hilaren 19an.
PROVISIONAL RACE CLASSIFICATION #ChineseGP #F1inChina pic.twitter.com/xucqUtUW67
— Formula 1 (@F1) abril 12, 2015