Motorra
Motoziklismoa (Moto3)
Efren Vazquez laugarren sailkatu da denboraldiko aurreneko proban
Erredakzioa
Bilbotarra laugarren izan da Qatarreko Sari Nagusian, Alexis Masbou, Enea Bastianini eta Danny Kent pilotuen atzetik.
-
Efren Vazquez
Efren Vazquez (Honda/Leopard Racing) laugarren postuan sailkatu da Qatarreko Sari Nagusian, denboraldiko aurreneko proban hain zuzen ere.
Alexis Masbou (Honda) frantziarra nagusitu da, eta 27 milarenera Enea Bastianini (Honda) italiarra helmugaratu da. Danny Kent (Honda) britainiarrarentzat izan da hirugarren postua.
Efren Vazquez bilbotarrak irabazleak baino 288 ehunen gehiago behar izan ditu.