Motorra
Italiako Sari Nagusia
Jorge Lorenzo, jaun eta jabe Mugellon
Yamahako pilotua lasterketaren buruan izan da hasieratik amaieraraino, eta garaipena lortu du. Dani Pedrosa izan da bigarren, eta Crutchlow hirugarren. Marc Marquezek erorikoa izan du.
-
Jorge Lorenzo Italiako Sari Nagusian lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Jorge Lorenzok (Yamaha) irabazi du Italiako Sari Nagusia. Onena izan da Mugelloko zirkuituan, eta hasieratik amaierara arte lasterketaren buruan izan da espainiarra. Dani Pedrosa (Honda) izan da bigarren, eta pilotu katalana da Munduko Txapelketako liderra.
Cral Crutchlow (Yamaha) britaniarra izan da hirugarren. Marc Marquezek (Honda) ez du lasterketa bukatu, erorikoa izan baitu amaierarako hiru itzuli falta zirenean.
Italiako Sari Nagusiko sailkapenak Moto GP mailan:
.1. Jorge Lorenzo (ESP/Yamaha YZR M 1) 41:39.733
.2. Dani Pedrosa (ESP/Repsol Honda RC 213 V) + 5.400
.3. Cal Crutchlow (GBR/Yamaha YZR M 1) + 6.412
.4. Stefan Bradl (GER/Honda RC 213 V) + 19.321
.5. Andrea Dovizioso (ITA/Ducati Desmosedici) + 19.540
.6. Nicky Hayden (USA/Ducati Desmosedici) + 26.321
.7. Michele Pirro (ITA/Ducati Desmosedici) + 38.144
.8. Aleix Espargaró (ESP/ART) + 39.802
.9. Bradley Smith (GBR/Yamaha YZR M 1) + 40.243
10. Héctor Barberá (ESP/FTR) + 48.392
11. Randy de Puniet (FRA/ART) + 48.480
12. Danilo Petrucci (ITA/Ioda Suter) + 1:13.708
13. Andrea Iannone (ITA/Ducati Desmosedici) + 1:14.601
14. Colin Edwards (USA/FTR Kawasaki) + 1:21.249
15. Karel Abraham (RCH/ART) + 1:25.738
Italiako Sari Nagusiko sailkapenak Moto2 mailan:
.1. Scott Redding (GBR/Kalex) 39:53.942
.2. Nicolás Terol (ESP/Suter) + 2.175
.3. Johann Zarco (FRA/Suter) + 4.387
.4. Pol Espargaró (ESP/Kalex) + 9.787
.5. Mika Kallio (FIN/Kalex) + 9.851
.6. Jordi Torres (ESP/Suter) + 10.644
.7. Simone Corsi (ITA/Speed Up) + 10.718
.8. Alex de Angelis (RSM/Speed Up) + 10.844
.9. Thomas Luthi (SUI/Suter) + 10.900
10. Dominique Aegerter (SUI/Suter) + 12.166
11. Toni Elías (ESP/Kalex) + 12.173
12. Marcel Schrotter (GER/Kalex) + 15.871
13. Esteve Rabat (ESP/Kalex) + 27.919
14. Sandro Cortese (GER/Kalex) + 28.688
15. Randy Krummenacher (SUI/Suter) + 28.973
Italiako Sari Nagusiko sailkapenak Moto3 mailan:
.1. Luis Salom (ESP/KTM) 39:53.827
.2. Alex Rins (ESP/KTM) + 0.099
.3. Maverick Viñales (ESP/KTM) + 0.303
.4. Miguel Oliveira (POR/Mahindra) + 0.757
.5. Alex Márquez (ESP/KTM) + 0.819
.6. Jonas Folger (GER(Kalex KTM) + 1.433
.7. Niccolo Antonelli (ITA/FTR Honda) + 16.464
.8. Niklas Ajo (FIN/KTM) + 18.627
.9. Eric Granado (BRA/Kalex KTM) + 18.957
10. Jack Miller (AUS/FTR Honda) + 19.026
11. Zulfahmi Khairuddin (MAL/KTM) + 19.147
12. Alexis Masbou (FRA/FTR Honda) + 19.154
13. Isaac Viñales (ESP/FTR Honda) + 20.813
14. Brad Binder (RSA/Suter Honda) + 21.241
15. Jasper Iwema (HOL/Kalex KTM) + 28.582