Itxi

Motorra

Frantziako S.N.

Marc Marquez, azkarrena Le Mansen

Erredakzioa

Repsol Honda taldeko gidariak erakustaldia eman du Frantziako zirkuituan, eta Jorge Lorenzo eta Andrea Dovicioso gainditu ditu. Viñales azkarrena izan da Moto3 mailan.

  • Marc Marquez. Artxiboko argazkia: EFE

    Marc Marquez. Artxiboko argazkia: EFE

Marc Marquez (Repsol Honda) azkarrena izan da Le Manseko zirkuituan, eta lasterketan aurreneko postutik irtengo da, Jorge Lorenzoren (Yamaha) eta Andrea Doviziosoren (Ducati) aurretik. Dani Pedrosak bira gutxi egin ditu Frantziako Sari Nagusiko entrenamendu ofizialetan, eta seigarren postutik irtengo da.

Moto GP mailako sailkapena:

.1. Marc Márquez (ESP/Repsol Honda) 1:33.187
.2. Jorge Lorenzo (ESP/Yamaha) a 030
.3. Andrea Dovizioso (ITA/Ducati) a 416
.4. Cal Crutchlow (GBR/Yamaha) a 422
.5. Stefan Bradl (ALE/Honda) a 447
.6. Dani Pedrosa (ESP/Repsol Honda) a 452
.7. Álvaro Bautista (ESP/Honda) a 797
.8. Valentino Rossi (ITA/Yamaha) a 822
.9. Bradley Smith (GB/Yamaha) a 1.035
10. Nicky Hayden (USA/Ducati) a 1.055

Maverick Viñales (KTM) aurreneko postutik irtengo da Frantziako Sari Nagusian, Moto3 mailan. Gironako gidariak denboraldiko bere aurreneko ‘pole’a lortu du Le Mansen, Miguel Oliveiraren eta Jonas Folgerren aurretik.

Moto3 mailako sailkapena:

.1. Maverick Viñales (ESP/KTM) 1:43.696
.2. Miguel Oliveira (POR/Mahindra) a 110
.3. Jonas Folger (ALE/Kalex KTM) a 273
.4. Alex Rins (ESP/KTM) a 427
.5. Luis Salom (ESP/KTM) a 482
.6. Jack Miller (AUS/FTR Honda) a 582
.7. Alex Márquez (ESP/KTM) a 624
.8. Isaac Viñales (ESP/FTR Honda) a 852
.9. Niklas AJo (FIN/KTM) a 864
10. Alexis Masbou (FRA/FTR Honda) a 904