Itxi

Motorra

Motoziklismoa

Efren Vazquezek lepauztaia hautsi du, Le Mansen

Erredakzioa

Bilboko gidariak eroriko gogorra izan du Frantziako zirkuituan, eta ebakuntza egin beharko diote. "Haustura ez da garbia izan, eta gunea konplikatua da", adierazi du bere taldeak.

  • Efren Vazquez. Argazkia: EFE

    Efren Vazquez. Argazkia: EFE

Efren Vazquezek (Mahindra) eroriko gogorra izan du Le Mansen, eta eskuineko lepauztaia hautsi du, Frantziako Sari Nagusiko Moto 3 mailako bigarren entrenamendu libreetan.

Medikuen azterketak “haustura ez dela garbia, eta gune konplikatu batean dagoela” ondorioztatu dute. Bilboko gidariak 2006an lepauztaia hautsi zuen, eta metalezko plaka bat jarri zioten. "Haustura metalezko plakaren ondoan dago, eta ebakuntza egin beharko zaio", esan dute medikuek.

"Eroriko gogorra izan da, eta zorte txarra izan dut, baina kirol honetan horrelako gauzak maiz gertatzen dira. Orain azkar berreskuratzea da prentsatzen dudan gauza bakarra. Gauzak ondo joatea espero dut", esan du Efren Vazquezek.