Itxi

Motorra

Bat Formula

Red Bull taldeak RB9 auto berria aurkeztu du Ingalaterran

Erredakzioa

Adrian Neweyk diseinatutako auto berria aurkeztu du taldeak Milton Keyneseko egoitzan. "Itxura oso ona du", adierazi du Vettelek aurkezpenean.

3:28
Argazkia: EITB

Red Bull Bat Formulako taldeak RB9 auto berria aurkeztu du Milton Keyneseko egoitzan (Ingalaterra). Adrian Neweyk diseinatutako autoarekin Munduko Txapelketa berriro irabazi nahi du Sebastian Vettel Alemaniako gidariak.

Aurkezpena Red Bulleko lantegian egin du taldeak, Milton Keynesen. Vettelek bere laugarren txapela bilatuko du auto berriarekin.

"Hunkituta nago, autoa ikusi dudan aurreneko aldia delako. Zati txikiak ikusi ditut, baina itxura oso ona du, ia espero bezala funtzionatzen duen", ziurtatu du Alemaniako gidariak aurkezpenean.