Itxi

Motorra

Probatik kanpo

Bi hildako izan dira Dakar Rallyan

Hiru lagun zeramatzan Dakar Rallyaren laguntzarako ibilgailu batek eta sei eta lau pertsona zeramatzaten bi taxik istripua izan dute.

  • Dakar. Argazkia: EFE

    Dakar. Argazkia: EFE

Bi pertsona hil dira Perun, Txilerekiko mugatik hamar kilometrora, hiru lagun zeramatzan Dakar Rallyaren laguntzarako ibilgailu batek eta sei eta lau pertsona zeramatzaten bi taxik izan duten istripuan.

Dakar Rallyaren antolakuntzak jakinarazi duenez, taxietako batek aurrez aurre jo du laguntzarako ibilgailua, eta beste taxiak zenbait itzulipurdi eman ditu. Istripuaren ondorioz, lehen taxiaren gidaria eta bidaiarietako bat hil dira, eta beste zazpi lagun zaurituta daude (lau peruar eta laguntzarako ibilgailuaren hiru lagunak).

Peruko Poliziaren Antonov hegazkin bat mobilizatu dute berariaz zaurituak Limara eramateko, rallyaren zerbitzu medikoarekin koordinatuta. Gainera, agintari peruarrek ikerketa hasi dute ezbeharraren zergatiak argitzeko.