31. jardunaldia: ATHLETIC-REAL MADRIL

31. jardunaldia: ATHLETIC-REAL MADRIL: 2013/04/14 21:00h

Epailea: Teixeira Vitienes

Athletic
0-3 Min.
Real Madril

Azken ekintza:

Min. 90:00

Amaitu da partida San Mamesen, Real Madril aise gailendu da 0-3

Athletic

Marcelo Bielsa

Titularra

  • Iraizoz
  • Ramalho
  • Ekiza
  • San José
  • Aurtenetxe
  • Iturraspe
  • Herrera
  • Muniain
  • Susaeta
  • Llorente
  • Ibai

Ordezkoak

  • Raúl
  • Toquero
  • Isma López
  • Iraola
  • Castillo
  • Aketxe
  • Morán

Real Madril

José Mourinho

Titularra

  • Diego López
  • Pepe
  • Ramos
  • Khedira
  • Ronaldo
  • Benzema
  • Marcelo
  • Xabi Alonso
  • Albiol
  • Modric
  • Di María

Ordezkoak

  • Casillas
  • Nacho
  • Varane
  • Coentrao
  • Higuain
  • Callejón
  • Morata

Iruzkinak eguneratu

Partida ekintzak

  • 90:00 Amaitu da partida San Mamesen, Real Madril aise gailendu da 0-3
  • 88:45 Iturraspek oso gora jaurti eta baloia zaleen artera bidali du
  • 86:15 Athletic ez da arriskurik sortzeko gai
  • 85:30 Ikusleak isilik geratu dira San Mamesen
  • 83:27 Laugarrena sartzear izan da Real Madril, baina Callejonen jaurtiketa kanpora joan da gutxigatik
  • 82:40 Bi taldeek legezko hiru aldaketak egin dituzte
  • 80:57 Aldaketa Athleticen: Moran atera da Muniainen ordez. Moranen debuta da Ligan
  • 79:05 Aldaketa Real Madrilen: Morata atera da Cristiano Ronaldoren ordez
  • 75:50 Real Madrilen gola: Higuainek hirugarrena sartu du Ronaldoren pasea aprobetxatuta
  • 73:05 Txartel horia Toquerorentzat, Albioli egindako sarrera gogorragatik
  • 70:48 Aldaketa Real Madrilen: Higuain sartu da Benzemaren ordez
  • 70:22 Aldaketa bikoitza Athleticen: Iraola eta Toquero sartu dira, Ramalho eta Ibairen ordez
  • 68:10 Cristiano Ronaldoren gola, buruz sartu du falta baten ondorioz
  • 65:04 Txartel horia Iturrasperentzat, Modrici egindako faltagatik
  • 61:08 Aldaketa Real Madrilen: Callejon Di Mariaren ordez sartu da
  • 60:12 Herrerak eta Muniainek jokaldi polita egin dute baina Ibairen jaurtiketa oso gora joan da
  • 58:55 Txartel horia Muniainentzat, Marcelori egindako sarrera itsusiagatik
  • 58:02 Athleticek partidaren kontrola berreskuratu nahi du
  • 53:37 Gorka Iraizozek Madrilen bigarren gola saihestu du, Benzemaren jaurtiketa desbideratuz
  • 50:49 Ander Herreraren jaurtiketa desbideratuta atera da
  • 49:50 San Mames jokalariei animoak ematen ari da. Aupa, Athletic!
  • 45:01 Bigarren zatia hasi da
  • 45:00 Atsedenaldia San Mamesen
  • 44:50 Epaileak Llorenteren falta adierazi du errioxarra Diego Lopezen aurrean bakar-bakarrik geratu denean
  • 44:00 Ander Herreraren jaurtiketa arriskutsua kanpora joan da. Kornerra izan da baina epaileak ez du adierazi.
  • 42:07 Di Mariaren jaurtiketak langan jo du, Ramosen pase bikainaren ostean
  • 41:15 Muniainen barneratze polita, baina indarrik gabe ailegatu da Real Madrilen areara
  • 40:00 Athletic ondo ari da jokatzen azken minuetan
  • 38:05 Susaetari ustez penaltia egin diote baina epaileak ez du ezer adierazi
  • 36:33 Iturrasperen burukada ahula Diego Lopezek harrapatu du
  • 34:25 Khediraren jaurtiketa Gorkak harrapatu du, arazo barik
  • 32:31 Athletic jaun eta jabe da baina ez du arriskurik sortzen
  • 30:00 Baloiaren jabetzaren % 60k Athleticena da
  • 27:55 Madrilen kontraerasoa eta Benzemak aukera izan du gola egiteko
  • 24:30 Xabi Alonso ez dabil batere txukun zelai erdian eta Madril egoera hori pairatzen ari da
  • 21:27 Athletic jo ta ke ari da erasoan
  • 19:45 Athleticen aukera: Susaetaren jaurtiketa Diego Lopezek kornerrera bidali du
  • 16:10 Di Mariak urrutitik jaurti du, oso desbideratuta
  • 14:50 Zaleak berpiztu eta zurigorriak etengabe animatzen ari dira
  • 13:00 Zuri-gorriak huts asko egiten ari dira paseetan eta Real Madril lasai ari da jokatzen
  • 10:20 Athletic jokoaren kontrola lortzen saiatzen ari da
  • 06:40 Athletic lehen aldiz iritsi da Real Madrilen areara, baina Ibaik desbideratuta jaurti du
  • 03:00 Portugaldarren golak zaleak isilik utzi ditu
  • 01:00 Cristiano Ronaldok gola egin du, falta bat zuzenean jaurtita
  • 00:00 Partida hasi da San Mamesen
  • Real Madril: Diego López, Pepe, Ramos, Khedira, Ronaldo, Benzema, Marcelo, Xabi Alonso, Albiol, Modric y Di María
  • Athletic: Iraizoz; Ramalho, Ekiza, San José, Aurtenetxe; Iturraspe, Herrera, Muniain; Susaeta, Llorente, Ibai.
  • Jarrai ezazu zuzenean, igande honetan 21:00etatik aurrera, San Mameseko partida

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
04 Zuzenean 15:25 - 18:05 TXIRRINDULARITZA | Frantziako Tourra (6. etapa)

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…