25. jardunaldia: VILA-REAL-ATHLETIC

25. jardunaldia: VILA-REAL-ATHLETIC: 2012/02/26 12:00h

Epailea: Iglesias Villanueva

Villarreal
2-2 Min.
Athletic

Azken ekintza:

Min. 93:00

Amaiera: Puntu bat Madrigalen

Villarreal

José Francisco Molina

Titularra

  • Diego López
  • Ángel
  • Gonzalo
  • Zapata
  • Oriol
  • Bruno
  • Senna
  • Cani
  • Martinucchio
  • Valero
  • Marco Ruben

Ordezkoak

  • César
  • Musacchio
  • De Guzmán
  • Camuñas
  • Marchena
  • Pérez
  • Nilmar

Athletic

Titularra

  • Iraizoz
  • Iraola
  • Javi Martínez
  • San José
  • Aurtenetxe
  • Iturraspe
  • Herrera
  • Iñigo Pérez
  • David López
  • Toquero
  • Susaeta

Ordezkoak

  • Raúl
  • Llorente
  • Gabilondo
  • Koikili
  • Ekiza
  • Ibai
  • Ruiz de Galarreta

Iruzkinak eguneratu

Partida ekintzak

  • 93:00 Amaiera: Puntu bat Madrigalen
  • 90:50 Diego Lopez eta Ibai Gomez, berriro ere protagonistak. Urrutitik jaurti du zuri-gorriak eta atezainak geldiketa ona egin dio
  • 87:44 Ibai Gomezen jokaldi polita eta Diego Lopez goitik ezustean harrapatzen saiatu da, baina ez du lortu
  • 85:12 Diego Lopezen geldiketa bikaina! Llorenteren errematea eta gutxigatik ez du Athleticen hirugarren gola egin
  • 80:55 Nagusi da orain Molinaren taldea...hamar minutu bukaerarako
  • 79:50 Sufrimendua azken unera arte. Vila-real arriskuarekin ari da...
  • 78:03 Azken aldaketa Athleticen: Ibai Gomez sartu da Gaizka Toqueroren ordez
  • 75:12 Partida erotu da eta biek hirugarren gola dute helburu
  • 70:29 Edozer gauza gerta daiteke...
  • 67:36 Nilmarrek partida berdindu du (2-2). Iraizozek ezin izan du baloia geldutu eta aldaratzea Nilmarrek baliatu du
  • 65:26 Susaetaren goooooooola!!!!!! Zuri-gorrien kontraerasoa, Susaeta bakarrik geratu da Diego Lopezen aurrean eta eibartarraren errematea indarrik gabekoa izan den arren 1-2koa sartu du (1-2)
  • 62:56 Nilmar, 2-1ekoa sartzeko zorian, bakarrik zegoen. Aupa Athletic!!
  • 62:05 Llorenteren goooooooooola!!! Eskuinetik erdiratu du Toquerok eta errioxarrak ez du buruz huts egin (1-1)
  • 58:04 Martinucchiok gol aukera bikaina izan du! Vila-real, 2-0ekoa sartzeko zorian
  • 53:35 Gutxigatik ez du Llorentek gola sartu!! Iraolaren erdiraketa buruz errematatu du, baina kanpora joan da. Gola, hurbilago
  • 51:18 Baloiak ez du jaberik, partida orekatua
  • 47:52 Ondo San Jose Vila-realen kontraeraso arriskutsua oztopatzeko
  • 45:10 Jokoan bigarren zatia. Fernando Llorente sartu da David Lopezen ordez
  • 45:40 Atsedenaldia: Vila-real da nagusi Sennak 10. minutuan sartutako golari esker (1-0)
  • 41:40 Buruz errematatu du orain Canik, gutxigatik...
  • 41:02 Iñigo Perezek kornerra atera eta Javi Martinezen buruko errematea kanpora joan da
  • 39:57 Ondo Javi Martinez atzean etxekoen eraso arriskutsua oztopatzeko
  • 37:44 Nilmar sartu da Vila-realen Marco Ruben lesionatuaren ordez
  • 36:05 Diego Lopezek eskua atera eta David Lopezen gola saihestu du. Zuzenean falta bat jaurti du jokalari zuri-gorriak
  • 34:21 Susaetaren jaurtiketa, indarrik gabe eta kanpora joan da. Gaizki errematatu du eibartarrak
  • 31:59 Eskuinetik erdiratu du Toquerok...Gonzalo agertu da baloia urruntzeko
  • 29:47 Marco Rubenek Iraizozen gainetik, gora! Eroso ari da jokatzen Vila-real
  • 28:27 Sennak berriro...Oraingoan bai, Iraizozek aldaratu du!
  • 26:50 Vila-realen aldeko beste falta arriskutsu bat...adi!
  • 25:36 David Lopezek falta bat jaurti, gaizki, altuegia...
  • 24:12 Min hartu du Iraizozek aurpegian. Marco Rubenek oina sartu dio
  • 21:27 Ezkerretik erdiratu du Aurtenetxek, baina baloia Valerok aldaratu du
  • 19:11 Martinucchioren jaurtiketa, gaizki...buff!!
  • 17:10 Senna golegileak ikusi du gaurko lehen txartel horia
  • 16:35 Sufritzen ari da Athletic, Vila-real da nagusi. Baina partida luzea da oraindik ere
  • 14:48 Urrutitik jaurti du Valerok...gora! Konfiantzarekin da orain Molinaren taldea
  • 12:11 Maldan gora jarri zaio partida Bilboko taldeari ¡Aupa Athletic!
  • 09:53 Sennaren gol bikaina! Falta jaurti du eta Iraizozek ezin izan du gelditu (10. minutua, 1-0)
  • 09:23 Vila-realen aldeko falta arriskutsua...
  • 06:44 Erasoan ondo ari da Marcelo Bielsaren taldea
  • 05:38 Susaeta, gaizki! Ez dio baloia Toquerori eman eta azkenean arriskua urrundu du Vila-realeko defentsak
  • 02:03 Herrerari heldu dio Vila-realeko jokalari batek zelaiaren erdialdean, baina epaileak ez du ezer adierazi
  • 00:10 Partida hasi da Madrigalen!
  • Athleticen hasierako hamaikakoa: Iraizoz; Iraola, Javi Martinez, San Jose, Aurtenetxe; Iturraspe, Herrera, Iñigo Perez; David Lopez, Toquero eta Susaeta
  • Jarrai ezazu bilbotarren partida, igande honetan 12:00etatik aurrera

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
05 14:55 - 18:05 TXIRRINDULARITZA | Frantziako Tourra (7. etapa)
06 22:15 - 00:30 PILOTA | Sanferminetako torneoa: Laso-Imaz vs Urrutikoetxea-Aranguren

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…