Txapeldunen Liga
Etihad Stadium
Mourinhok 100 partida beteko ditu Manchester Cityren aurrean
Erredakzioa
Mourinho Txapeldunen Ligako bosgarren entrenatzailea izango da marka lortzen. Alex Ferguson, Carlo Ancelotti, Arsene Wenger eta Ottmar Hitzfeld aulkietako mitoekin bat egingo du portugaldarrak.
-
Real Madrilen entrenamendua. EFE
Mourinho Txapeldunen Ligako bosgarren entrenatzailea izango da marka lortzen. Alex Ferguson, Carlo Ancelotti, Arsene Wenger eta Ottmar Hitzfeld aulkietako mitoekin bat egingo du portugaldarrak. Zalantza barik neurketa berezia izango da eta jokalariak astintzeko balio dezake.
Manchester Cityk Ingalaterrako ligako lidergoa bereganatu du asteburu honetan denboraldiko partidarik onenetarikoa jokatu ostean (Aston Villari 5-0 irabazita), eta orain Real Madril hartuko du Txapeldunen Ligan, bizirik jarraitzeko helburuarekin.
Denboraldi hasieran zalantza ugari sortu ditu Roberto Manciniren taldeak, baina azken neurketetan iragan denboraldiko jokoaren bristadak utzi ditu. Iaz Manchester Unitedi Premier-a azken jardunaldian eskuetatik kendu zioten.
Bestalde, Real Madrilek bultzada bat behar du Txapeldunen Ligan eta agertokia paregabea da. Gainera, Cityri irabaziz gero Borussia Dortmund ohartaraziko lukete zuriek.
Ustezko hamaikakoak:
Manchester City: Hart; Zabaleta, Kompany, Nastasic, Kolarov; Nasri, Toure, Barry, Silva; Tevez, Aguero.
Real Madril: Casillas; Arbeloa, Pepe, Sergio Ramos, Coentrao; Khedira, Xabi Alonso; Di Maria, Ozil, Cristiano Ronaldo; eta Benzema.
Epailea: Gianluca Rocchi (ITA).
Futbol-zelaia: Etihad Stadium.
Ordua: 20:45.