Itxi

Txapeldunen Liga

Multzoen fasea

Real Madrilek Borussiarekin berdindu eta Malaga final-zortzirenetan da

Erredakzioa

Mourinhok zuzentzen duen taldeak 2-2 berdindu du Ozilek 89. minutuan sartutako golari esker. Malagak 1-1 berdindu du Milanen aurka San Siron, eta Portorekin batera hurrengo faserako sailkatuta dago.

  • Ozil Borussiari 89. minutuan sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Txapeldunen Ligako astearteko partidek partida ikusgarriak ekarri zizkiguten, eta bi taldek final-zortzireneterako sailkapena lortu zuten; Malagak eta Portok.

Real Madrilek eta Borussia Dortmundek jokatu zuten jardunaldiko partida interesgarriena. Alemaniarrak 0-1 irabazten hasi ziren Reusen golarekin. Ondoren, Pepek 1-1ekoa sartu zuen, eta atsedenaldira iritsi aurretik Gotzek 1-2koa egin zuen. Ozilek lortu zuen berdinketaren gola, partidako 89. minutuan. Borussia da D multzoko liderra 8 punturekin, eta Real Madril dago bigarren postuan, zazpirekin. Manchester Cityk eta Ajaxek 2-2 berdindu zuten. Holandarrek 4 puntu dituzte, eta ingelesak multzoko azken postuan daude, bi punturekin.

C multzoan Malagak final-zortzirenetarako txartela lotu zuen Milanen aurka San Siron 1-1 berdinduta. Hamar puntu ditu Malagak, eta Milan dago multzoko bigarren postuan bost punturekin. Anderlechtek 1-0 irabazi zion Zeniti, eta belgikarrak daude hirugarren postuan (4 puntu). Talde azken postuan aurkitzen da Zenit, hiru punturekin.

Schalke 04k eta Arsenalek jokatu zuten partida ere ikusgarria izan zen. 0-2 aurreratu ziren ingelesak, baina alemaniarrek berdinketa lortu zuten Huntelaarren eta Farfanen golei esker. Schalke 04 da B multzoko liderra zortzi punturekin, eta Arsenalek zazpi puntu ditu. Olympiacosek 2-1 irabazi zion Montpellierri, eta sei puntu dituzte greziarrek. Talde frantziarra aurrera egiteko ia aukera gabe geratu da, puntu bakarra baitauka.

Portok Malagaren antzera final-zortzirenetarako txartela lortu zuen Dynamo Kyiven aurka 0-0 berdinduta. Multzoko beste partidan PSGk 4-0 jipoitu zuen Dinamo Zagreb. Hamar puntu ditu Portok, bederatzi PSG, eta Dynamo Kyivek lau puntu ditu. Dinama Zagrebek ez du oraindik punturik lortu.

A Multzoa:

Dinamo Kiev (UKR) 0
Oporto (POR) 0
----------------------------------------------------------------
París SG (FRA) 4 Alex (16), Matuidi (61), Menez (65), Hoarau (80).
Dinamo Zagreb (CRO) 0

B MULTZOA

Schalke (GER) 2 Huntelaar (45), Farfán (68)
Arsenal (ING) 2 Walcott (19), Giroud (27)
----------------------------------------------------------------
Olympiacos (GRE) 3 Paulo Machado (4), Greco (80), Mitroglou (84)
Montpellier (FRA) 1 Belhanda (p, 66)

C MULTZOA

Anderlecht (BEL) 1 Mbokami (17)
Zenit (RUS) 0
----------------------------------------------------------------
Milan (ITA) 1 Pato (73)
Malaga (ESP) 1 Eliseu (40)

D MULTZOA

Manchester C. (ING) 2 Yaya Toure (22), Agüero (74)
Ajax (HOL) 2 De Jong (9 y 17)
----------------------------------------------------------------
Real Madril (ESP) 2 Pepe (34), Özil (89)
B. Dortmund (GER) 2 Reus (28), Arbeloa (b.a, 45)