Itxi

Txapeldunen Liga

B.Dormund-Real Madril (2-1)

Alemaniarrek harresi zuria behera bota dute berriro

Erredakzioa

Real Madrilek berriz kale egin du Alemanian. Bestalde, Malagak lidergoan jarraitzen du Milan 1-0 mendean hartu eta gero. Joaquin Sanchez erdilaria norgehiagokako protagonista izan da.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

Borussia Dortmund: Weidenfeller; Piszczek, Subotic, Hummels, Schmelzer; Bender (Gundogan, 68. minutua), Kehl, Reus (Perisic, 91. minutua), Goetze (Schieber, 87. minutua), Grosskreutz; Lewandowski.

Real Madril: Casillas; Varane, Sergio Ramos, Pepe, Essien; Di Maria, Khedira (Modric, 20. minutua), Xabi Alonso, Ozil; Benzema (Higuain, 73. minutua), Cristiano Ronaldo.

Golak: 1 - 0, 36. minutua, Lewandowski. 1 - 1, 38. minutua, Cristiano Ronaldo. 2 - 1, 64. minutua, Schmelzer.

Real Madrilek 2-1 galdu du gaur Txapeldunen Ligako lehen faseko hirugarren partidan. Zuriak defentsan ahul azaldu dira eta futbol gutxi azaldu dute Alemanian. Real Madrilek 24 aldiz bisitatu du Alemania eta garaipen bakarra lortu du.

Mourinhoren jokalariek denboraldiko laugarren porrota jaso dute Bartzelonaren (Superkopa), Getafe eta Sevillaren (Liga) aurka izandakoen ostean.

Malaga-AC Milan (1-0)

Bestalde, Malagak lidergoan jarraitzen du Milan 1-0 mendean hartu eta gero. Neurketa historikoa izan da eta Joaquin Sanchez erdilaria norgehiagokako protagonista izan da. Joaquinek penalti bat huts egin du, baina gero garaipenaren gola sartu du.

Fitxa teknikoa:

Malaga: Caballero; Gamez, Demichelis, Weligton, Eliseu; Portillo (Onyewu, 90. minutua), Iturra, Camacho, Isco; Joaquin (Duda, 84. minutua) eta Saviola (Santa Cruz, 70. minutua).

Milan: Amelia; Bonera, Mexes, Acerbi (Bojan, 78. minutua), De Sciglio; Montolivo, Ambrosini, Emanuelson, Constant (Pato, 68. minutua); El Shaarawy eta Pazzini.

Golak: 1-0, 64. minutua: Joaquin.