Txapeldunen Liga
Asteazkeneko nauerketak
Real Madril eta Malaga lidergoari eusten saiatuko dira
Erredakzioa
Pellegriniren mutilek Milan hartuko dute Rosaledan, eta Jose Mourinhoren taldeak Borussia Dortmunden aurka jokatuko du. Bi taldeen helburua euren multzoetako lidergoan jarraitzea izango da.
-
Malaga. Argazkia: EFE
Asteazkenean, urriaren 24an, Txapeldunen Ligako multzoetako faseko hirugarren jardunaldiko zortzi norgehiagoka jokatuko dira. A, B, C eta D multzoetako taldeek puntu garrantzitsuak izango dituzte lehian, eta Malagak eta Real Madrilek euren lidergoak sendotzeko abaguneak izango dituzte. Pellegriniren mutilek Milan hartuko dute Rosaledan, eta Mourinhoren taldeak Borussia Dortmunden aurka jokatuko dute, Alemanian.
A multzoan Portok lidergoari eusteko aukera bikaina izango du, etxean, Dinamo Kyiven aurka. Ukrainako taldeak ezustekoa bilatuko du Porton, baina zuri-urdinak taldeko onenak direla argi utzi nahi dute. Gainera, PSGk txapelketako bigarren garaipena bilatuko du Dinamo Zagreben aurka.
B multzoko aurreneko bi sailkatuek partida zirraragarria jokatuko dute Emirates estadioan. Arsenal multzoko liderra da 6 punturekin, eta Schalke 04 bigarren sailkatua, 4 punturekin. Londreseko taldeak lidergoa sendotzea bilatuko du bere zaleen aurrean. Multzoko beste neurketan Montpellierrek Olimpiacos hartuko du.
Malagak norgehiagoka historikoa jokatuko du Rosaledan Milanen aurka. Manuel Pellegriniren taldea C multzoko liderra da, baina Italiako taldeak aurreneko postua eskuratzeko abagune aparta izango du. Gainera, Zenitek Anderlecht hartuko du San Petersburgon.
Real Madrilek aurrerapauso erabakigarria emateko aukera izango du, Borussia Dortmunden aurka. Mourinhoren mutilek Bernabeutik kanpo jokatuko dute, sailkapeneko bigarrenaren aurka, eta Alemaniako taldeak etxean indartsuak direla erakutsi nahiko dute. D multzoko beste partidan, Manchester Cityk hiru puntuak bilatuko ditu Ajaxen aurka.