Txapeldunen Liga
8. Jardunaldia
Manchester Cityk play-offa jokatuko du Brujasen aurka emaitza iraulita; Liverpoolek lehen postuan bukatu du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Unai Emeryren Aston Villa, Mikel Artetaren Arsenal eta Xabi Alonsoren Bayer Leverkusen Top 8an sailkatu direnez, zuzenean final zortzirenak jokatzeko txartela eskuratu dute.
-
Manchester City aurkako emaitza irauli zuen, Brujasen aurka
Manchester Cityk Txapeldunen Ligak play-offa jokatzeko sailkatzea lortu zuen asteazken honetan, Brujasen kontrako partida iraultzea lortuta (3-1), Etihad Stadium zelaian, liga faseko azken jardunaldian. Liverpoolek amaitu du lehen tokian, nahiz eta fase honetako lehen porrota jaso.
Aipatzekoa da, halaber, Unai Emeryren Aston Villa, Mikel Artetaren Arsenal eta Xabi Alonsoren Bayer Leverkusen Top 8an geratu direla, eta, hortaz, zuzenean eskuratu dutela final zortzirenak jokatzeko aukera. Bestetik, Bartzelona, Inter Milan, Atletico Madril eta Lille ere lehen zortzi sailkatuen artean daude.
Azkenean, beraz, City play-offetan izango da, liga fasea 22. lekuan bukatu eta gero. Horrenbestez, Real Madril (12. postuan, Brest 0-3 mendean hartuta) eta Bayern Munich (11., Slovan Bratistalavari 3-1 irabazita) izan daitezke ingelesen aurkariak.
Era berean, play-offak jokatzeko multzoan daude Borussia Dortmund, Shakthar 3-1 garaituta, Benfica, Juventusi 0-2 irabazi ostean, eta PSG, Stuttgarten aurrean 1-4 nagusi izan da eta. Lehiatzen jarraituko du, oro bat, Sporting Portugalek, Boloniaren kontra bana berdindu ondoren. Zerrenda osatzen duten taldeak honako hauek dira: Milan, PSV, Monaco, Brest Feyenoord, Juventus, Celtic eta Brujas.
Azkenik, Txapeldunen Ligatik at geratu dira hamabi talde: Dinamo de Zagrev, Stuttgart, Shakthar, Bolonia, Izar Gorria Belgrad, Sturm Graz, Sparta Praga, Leipzig, Girona, Salzburgo, Slovan Bratislava eta Young Boys. Azken bi talde horiek ez dute punturik lortu.