Txapeldunen Liga
Ajax-Real Madril (1-4)
Kaka berpiztu da eta Cristianok Ajax azpiratu du
Erredakzioa
Ramos hasierako hamaikakoan sartu zuen Mourinhok. Zuriek final-zortzirenetako txartela lortzeko pauso irmoa eman zuten Ajax 1-4 mendean hartuta.
Real Madrili kalterik egingo ez zion erabakia hartu zuen Jose Mourinho entrenatzaileak. Sergio Ramosekin duen borrokan erabakitzeko erantzukizuna zuen portugaldarrak. Aulkian uzteak taldeari kalte egiten dio. Andaluziako atzelaria munduko zentralik onenen artean dago gaur egun. Horrela, entrenatzaileak normaltasunaren aldeko apustua egin zuen Camp Nouko klasikoari begira.
Bost berritasun berdeguneratu zituen Mourinhok. Bartzelonaren aurkako norgehiagoka buruan du entrenatzaileak eta Angel Di Maria, Luka Modric eta Mesut Ozil aulkian utzi zituen. Kaka hasieratik aritu zen. Horrela, brasildarrak aukera ederki aprobetxatu eta fisikoki ongi dagoela azaldu zuen.
Fitxa teknikoa:
Ajax: Vermeer; Van Rhijn, Moisander, Alderwereld, Blind; Poulsen (Sporkslede, 69. minutua), De Jong, Eriksen, Boerrigter, Sana (Hoesen, 66. minutua) eta Babel.
Real Madril: Casillas; Arbeloa, Pepe, Sergio Ramos, Marcelo; Essien (Khedira, 78. minutua), Xabi Alonso; Callejon (Di María, 61. minutua), Kaka (Ozil, 74. minutua), Cristiano Ronaldo; eta Benzema.
Golak: 0-1, 42. minutua: Cristiano Ronaldo. 0-2, 48. minutua: Benzema. 1-2, 56. minutua: Moisander. 1-3, 79. minutua: Cristiano Ronaldo. 1-4, 81. minutua: Cristiano Ronaldo.
Emaitzak eta sailkapenak:
A multzoa
Dimano Kiev - Dinamo Zagreb 2-0.
Oporto - Paris Saint Germain 1-0.
Sailkapena:
1. Oporto 6 puntu
2. PSG 3
3. Dinamo Kiev 3
4. Dinamo Zagreb 0
B multzoa
Arsenal - Olympiakos 3-1.
Shalke 04 - Montpellier 2-2.
Sailkapena:
1. Arsenal 6
2. Shalke 04 4
3. Montpellier 1
4. Olympiacos 0
C multzoa
Zenit - AC Milan 2-3.
Anderlecht - MLAGA 0-3.
Sailkapena:
1. Malaga 6
2. Milan 4
3. Anderlecht 1
4. Zenit 0
D multzoa
Ajax - Real Madril 1-4.
Manchester City - Borussia Dortmund 1-1.
Sailkapena:
1. Real Madril 6
2. B. Dortmund 4
3. Manchester City 1
4. Ajax 0