Itxi

Txapeldunen Liga

Liga fasea

Real Madrilek eta Monakok gol-zaparrada sartuta irabazi dituzte Txapeldunen Ligako 3. jardunaldiko partidak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Batetik, Ancelottiren taldeak aurka zuen 0-2ko emaitza iraultzea lortu zuen bigarren zatian bost gol sartuta, Santiago Bernabeun. Bestetik, Monakok 5 eta 1 hartu zuen mendean Izar Gorria Belgrad.

  • Real Madrilen eta Borussia Dortmundek jokatutako partida, Txapeldunen Ligan

    Real Madrilen eta Borussia Dortmundek jokatutako partida, Txapeldunen Ligan. EFE

Real Madrilek 5-2 irabazi zion asteartean Borussia Dortmundi, Txapeldunen Ligako hirugarren jardunaldiko neurketan. Atsedenaldira 0 eta 2ko aurkako emaitzarekin iritsi zen Madrilgo taldea, baina bigarren zatian sartutako bost golek garaipena eman zioten. Antonio Rüdiger, Lucas Vazquez eta Vinicius Junior (hat-tricka egin zuen) izan ziren golegileak.

Monakok ere aise irabazi zion Izar Gorria Belgradi, 5-1 mendean hartuta. Hala, Txapeldunen Ligako bigarren garaipena eskuratuta, final zortzirenetatik gertuago dago. Serbiako taldea ez zen fin ibili defentsan, eta jokatutako hiru partidak galdu ditu orain arte. Monakoko taldekoek ez zuten kalitate bikaina erakutsi, baina hiru puntuak poltsikoratzeko gai izan ziren. Izar Gorria Belgradek ez du Txapeldunen Ligako neurketarik irabazi 2019az gero.

Horiez gain, Unai Emeryk entrenatzen duen Aston Villak ere irabazi egin zuen Boloniaren aurka (2-0), Jhon Duran kolonbiarraren eta John McGinn eskoziarraren golei esker. Orain arte jokatutako hiru partidetan izan dira nagusi ingelesak, jokoan zeuden bederatzi puntuetatik guztiak pilatuta.

Arsenalen eta Shakhtar Donetsken artekoan, Mikel Artetaren taldeak eskuratu zuenez garaipena (1-0), multzoen faseko goiko postuetan dago. Arerioa apal aritu zen arren, Arsenal ez zen gai izan ondo jokatzeko. Shakhtar Donetskek bere atean sartutako gol batek eman zizkion hiru puntuak, Martinellik egindako jaurtiketa batetik abiatutako jokaldiaren ostean.

Halaber, Gironak klubaren Txapeldunen Ligako historiako lehen garaipena erdietsi zuen etxean Slovan Bratislavaren aurrean, Miguel Gutierrezek eta Juanpe Ramirezek egindako golekin.

Honako hauek dira astearteko jardunaldia osatzen duten emaitzak: Milan-Brujas (3-1), Sturm Graz-Sporting Portugal (0-2), Juventus-Sttutgart (0-1) eta PSG-PSV (1-1).