Itxi

Txapeldunen Liga

Lehen jardunaldia

Messi maisuak Bartzelona erreskatatu behar izan du

Erredakzioa

Bartzelonak ez zuen partidaren kontrola izan eta asko sufritu zuen. Bigarren zatian Spartakek kontraeraso bikain batean 1-2koa sartu zuen eta partida oso zail jarri zitzaion Bartzelonari.

00:42
Messik Barça erreskatatu du (jatorrizkoa gazteleraz)
Fitxa teknikoa:

Bartzelona: Victor Valdes (Alexis, 63. minutua); Alves, Pique (Song, 12. minutua), Mascherano, Adriano; Xavi, Busquets, Fabregas; Pedro, Messi eta Tello (Villa, 74. minutua).

Spartak: Dykan; Kirill Kombarov (Makkev, 46. minutua), Insaurralde, Suchy, Dmitri Kombarov; Kallstrom (Jurado, 77. minutua), Rafael Carioca; McGeady, Romulo, Ari (Dzyuba, 83. minutua); eta Emenike.

Golak: 1-0, 13. minutua: Tello. 1-1, 29. minutua: Alves (bere atean). 1-2, 59. minutua: Romulo. 2-2, 72. minutua: Messi. 3-2, 80. minutua: Messi.

Messik beti du azken hitza, eta Bartzelonari oso zail jarri zitzaion partida batean onenak eman zituen markagailua 1-2 zegoenean norgehiagoka iraultzeko. Argentinako izarrak bi gol sartu zituen neurketari buelta emateko.

Bartzelonak ez zuen partidaren kontrola izan eta asko sufritu zuen. Bigarren zatian Moskuko Spartakek kontraeraso bikain batean 1-2koa sartu zuen eta partida oso zail jarri zitzaion Bartzelonari. Camp Nou porrota dastatzen ari zen, baina Lionel Messi maisuak Bartzelona erreskatatu zuen.

Unai Emeryk kataluniarrak aspertzen asmatu zuen eta partida aurreneko minututik zail jarri zien. Bere taldeak aukera gutxi izan behar zituela aurreratu zuen euskal entrenatzaileak asteartean. Horregatik, Spartakek defentsa lanetan solidarioa izan beharra zuen blaugranei aurre egiteko.

Aurreneko jardunaldiko emaitzak eta sailkapenak:

E multzoa

Shakhtar Donetsk (UKR) 2 - Nordsjaelland (DAN) 0
Chelsea (ING) 2 - Juventus (ITA) 2

Sailkapena:
.1. Shakhtar Donetsk (UKR) 3 puntu
.2. Chelsea (ING) 1
.3. Juventus (ITA) 1
.4. Nordsjaelland (DAN) 0

F multzo

Lille (FRA) 1 - BATE Borisov (BLR) 3
Bayern Múnich (ALE) 2 - Valencia (ESP) 1

Sailkapena:

.1. BATE Borisov (BLR) 3
.2. Bayern Múnich (ALE) 3
.3. Valencia (ESP) 0
.4. Lille (FRA) 0

H multzoa

Manchester United (ING) 1 - Galatasaray (TUR) 0
Braga (POR) 0 - Cluj (ERRUM) 2

Sailkapena:

.1. Cluj (ERRUM) 3
.2. Manchester United (ING) 3
.3. Galatasaray (TUR) 1
.4. Braga (POR) 0

G multzoa

Barcelona (ESP) 3 - Spartak Moscú (ERRUS) 2
Celtic (ESk) 0 - Benfica (POR) 0

Sailkapena:

.1. Barcelona (ESP) 3
.2. Benfica (POR) 1
.3. Celtic (ESk) 1
.4. Spartak Moscú (ERRUS) 0