Itxi

Txapeldunen Liga

Camp Noun

Bartzelonak Moskuko Spartak hartuko du estreinako partidan

Erredakzioa

Bartzelonak ez ditu jokalari guztiak jokatzeko moduan. Moskuko Spartakek zalantza asko ditu; izan ere, azken asteetan gaizki jokatu du Errusiako Ligan.

  • Villa azken entrenamenduan. EFE

    Villa azken entrenamenduan. EFE

Bartzelonak Moskuko Spartak hartuko du Txapeldunen Ligako estreinako neurketan (Camp Nou, 20:45ean). Errusiako taldeak faboritoa ez dela onartu du; izan ere, Espainiako Ligako liderra izango du aurrean, baina Unai Emery Valentziako entrenatzailearen eskutik ezustekoa ematea espero du. Emeryk ez dio sekula Bartzelonari irabazi.

Bartzelonak ez ditu jokalari guztiak jokatzeko moduan. Selekzioek partidak jokatu zituzten tartean eta Getaferen kontrako azken partidan jokalari lesionatuak ugaritu dira. Horrela, Carles Puyol kapitaina hilabete baterako lesionatu da.

Gainera, Iniesta eta Alexis Sanchez lesionaturik heldu ziren selekzioen partidetatik eta Jordi Alba hegalekoa zalantza da. Albak ez zuen azken norgehiagoka jokatu eta gripea izan du.

Unai Emery euskal entrenatzailearen Spartakek gutxiago dela argi du eta azken asteetan gaizki jokatu du Errusiako Ligan. Moskuko taldea zazpigarrena da ligan eta zalantza askorekin egin du bidaia.

Ustezko hamaikakoak:

Bartzelona: Valdes; Alves, Pique, Mascherano, Adriano; Song, Xavi, Busquets edo Fabregas; Pedro, Messi eta Villa edo Tello.

Spartak: Dykan; K. Kombarov, Insaurralde, Suchi, Makeev; D. Kombarov, Kallstrom, Rómulo, Bylyaletdinov edo Jurado, McGeady; eta Ari edo Dzyuba.