Txapeldunen Liga
Lehen jardunaldia
Ronaldok bizi poza berreskuratu du
Erredakzioa
Real Madrilek Manchester City mendean hartu zuen, neurketa epiko batean; bi aldiz irauli behar izan zuen markagailua. Bestalde, Malagak garaipena lortu zuen Zeniten kontra (3-0).
Real Madril: Casillas; Arbeloa, Varane, Pepe, Marcelo; Khedira (Modric, 72. minutua), Xabi Alonso, Essien (Ozil, 65. minutua), Di María; Cristiano Ronaldo eta Higuain (Benzema, 72. minutua).
Manchester City: Hart, Clichy, Kompany, Nastasic, Maicon (Zabaleta, 73. minutua); Y.Toure, Barry, Javi Garcia, Nasri (Kolarov, 36. minutua); Silva (Dzeko, 62. minutua) eta Tevez.
Golak: 0-1, 68. minutua: Dzeko. 1-1, 77. minutua: Marcelo; 1-2, 86. minutua: Kolarov; 2-2, 87. minutua: Benzema; 3-2, 90. minutua: Ronaldo
Cristiano Ronaldok bizi poza berreskuratu zuen Txapeldunen Ligan. Real Madrilek Manchester Cityren opariak aprobetxatu zituen eta aurreneko garaipena lortu zuen lehiaketan. Ingalaterrako taldeak neurketa eskuetan izan zuen.
Santiago Bernabeuk magia aurkitu zuen. Portugaldarrari dena ondo atera zitzaion. Ronaldok garaipenaren gola sartu zuen eta bide batez talde zuriaren miseriak estali zituen. Ingalaterrako taldeak zikoitz jokatu eta partidaren amaieran larrutik ordaindu zuen.
Norgehiagoka oso bizia izan zen eta alternatibak izan zituen. Real Madrilek partida galduta izan zuen, amaierarako lau minutu falta zirenean krisian sartu baitzen. Baina hiru minutu magikok neurketa aldatu zuten.
A Multzoa
Dinamo Zagreb - Oporto 0-2.
PSG - Dynamo Kiev 4-1.
Sailkapena:
1. PSG 3 puntu
2. Oporto 3
3. Dinamo 0
4. Dinamo Kiev 0
B Multzoa
Montpellier - Arsenal 1-2.
Olympiacos - Schalke 1-2.
Sailkapena:
1. Arsenal 3
2. Schalke 04 3
3. Montpellier 0
4. Olympiacos 0
C Multzoa
Malaga - Zenit 3-0.
Milan - Anderlecht 0-0.
Sailkapena:
1. Malaga 3
2. Anderlecht 1
3. Milan 1
4. Zenit 0
D Multzoa
Borussia Dortmund - Ajax 1-0.
Real Madril - Manchester City 3-2.
Sailkapena
1. Real Madril 3
2. Borussia Dortmund 3
3. Manchester City 0
4. Ajax 0