Txapeldunen Liga
TEKNOLOGIA
UEFAk Bideoz Lagundutako Arbitratzea (VAR) erabiliko du Txapeldunen Ligako sailkapen-faseetan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Halaber, Europa eta Konferentzia ligetan ere erabiltzen hasiko dira 2023-2024 denboraldian. Beraz, joan den urtean baino 239 partida gehiagotan baliatuko dute tresna hori.
-
Manchester Cityk UEFA Champions League txapelketaren finala irabazi zuen eguna. Argazkia: EFE
Txapeldunan Ligako sailkapen faseetan ere Bideoz Lagundutako Arbitratzea (VAR) erabiliko dutela iragarri du UEFAk. Horrez gain, 2023-2024 denboraldian Europa eta Konferentzia ligetan ere gauza bera egiteko asmoa aurreratu du. Beraz, joan den denboraldian baino 239 partida gehiagotan baliatuko dute.
Hala, historian lehen aldiz, sailkapen neurketa guztietan egongo da Bideoz Lagundutako Arbitratzea: bai atariko kanporaketan, baita lehen eta bigarren sailkapen-txandetan.
Joan den denboraldian, hirugarren sailkapen-txandan jarri zuten martxan VAR sistema; aurtengo aldaketa kontuan hartuta, 63 norgehiagoka gehiagotan erabiliko dute.
Gainera, Europa eta Konferentzia ligetan ere Bideoz Lagundutako Arbitratzea ezarriko dute sailkapen-faseetan: hirugarren txandatik aurrera Europa Ligan, eta Konferentzia Ligako play-offetan
2024-2025 denboraldian, Txapeldunen Ligako txanda orotan erabiltzen jarraituko dutela aurreratu du UEFAk batetik. Bestetik, Europa eta Konferentzia txapelketetan ere orain lehenago erabiltzen hasiko dira.