Itxi

Txapeldunen Liga

Zozketa

Real Madril-Chelsea, City-Bayern, Milan-Napoli eta Benfica-Inter, Championseko final-laurdenetako kanporaketak

EITB Media

Finalerdietan neurtuko dira, alde batetik, Real Madridl-Chelsea eta Machester City-Bayern Munich kaporaketetako irabazleak; bestetik, ordea, Milan-Npoles eta Benfica-Inter kanporaketetako garaileak.

  • Champions League

    Txapeldunen Ligako final-laurdenetako kanporaketak. Argazkia: EFE

Real Madril-Chelsea, Manchester City-Bayern Munich, Milan-Napoli eta Benfica-Inter Milan dira 2022-2023ko Txapeldunen Ligako final-laurdenetako kanporaketak. Zozketa ostiral honetan, martxoaren 17an, egin da UEFAk Nyonen (Suitza) duen egoitzan.

Bestalde, final-laurdenak gainditzen dituzten taldeek argi izango dute zeinen aurka jokatuko duten: Real Madril-Chelsea eta City-Bayern kanporaketetako irabazleak elkarren aurka arituko dira finalerdi batean, eta, bestean, Milan-Napoli eta Benfica-Inter Milan kanporaketetakoak.

Final-laurdenetako joaneko neurketak apirilaren 11 eta 12an jokatuko dira; itzulikoak, aldiz, hilaren 18 eta 19an. Horrez gain, finalerdietako joaneko norgehiagokak maiatzaren 9 eta 10ean izango dira, eta itzulikoak maiatzaren 16 eta 17an.

Finala ekainaren 10ean jokatuko da, Istanbulen.

Europa Ligako final-laurdenetako zozketa

Europa Ligako final-laurdenetako zozketa ere Nyonen bertan egin da. Sevillari Manchester Uniteden aurka jokatzea egokitu zaio. Gainera, hauek dira beste hiru kanporaketak: Juventus-Sporting, Bayer Leverkusen-Union Saint-Gilloise eta Feyenoord-Erroma.

Finalerdietan, berriz, Manchester United-Sevilla eta Juventus-Sporting kanporaketako irabazleak neurtuko dira batetik, eta Bayer Leverkusen-Union Saint Gilloise eta Feyenoord-Erroma kanporaketetako garaileak, bestetik.