Itxi

Txapeldunen Liga

4. JARDUNALDIA

Madril, sailkatuta; Celtic kanpoan geratu da

EITB MEDIA

ardunaldi honetan bost berdinketa izan dira eta F multzoko bi talderen etorkizuna bakarrik erabaki da.

  • Rodrygo eta Mudryk Mykhailo

    Rodrygo eta Mudryk Mykhailo. Argazkia: EFE

Madrilek final-zortzirenetarako txartela lortu du laugarren jardunaldian, Shakhtarren aurka berdindu ostean, Rüdigerren golari esker. Bere multzoan (F), Celticek final-zortzirenetara sailkatzeko aukera guztiak galdu ditu Leipzigen aurka 0-2 galduta.

E multzoan talde bakar batek ere ez zuen bere etorkizuna ezagutzeko aukerarik jardunaldi honen amaieraren ostean, gauzak horrela, Chelsea multzoko lehen postuan jarri da Milani 0-2 irabazita. Italiarrek 18. minututik bat gutxiagorekin jokatu dute, Tomori kaleratu baitute. Dinamo Zagrebek eta RB Salzburgok ez dute 1-1eko berdinketa gainditu.

Sevillari are gehiago zaildu zaio Txapeldunen Ligan jarraitzea, Borussiaren aurka berdindu ondoren. Kopenhagek puntu bat lortu du Cityren aurka, Guardiolaren mutilek ordubete jokatu dute 10ekin. Sevilla eta Kopenhage berdinduta daude atzetik, eta multzo honetako etorkizunak nahiko argi dirudi.

PSGk eta Benficak, berriz, bana (1-1) berdindu dute penalti banari esker. Juvek, berriz, 2-0 galdu du Maccabiren aurka. Vecchia Signorak porrota jaso du Israelen eta Benfica eta PSG mendean hartu beharko ditu izarren txapelketan lehian jarraitzeko.