Itxi

Txapeldunen Liga

WOLFSBURG-EREN AURKA

Bartzelonak Txapeldunen Ligako finalerdia bideratu eta ikusle kopuruaren marka hautsi du berriro

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Kataluniako taldeak 5-1 irabazi dio Alemaniako Wolfsburgi 91.648 ikusleren aurrean, eta, hartara, munduko errekor berria ezarri du emakumezkoen futbol partida batean.

  • Bartzelonako jokalariak gol bat ospatzen dute Camp Nou bete baten aurrean.

    Bartzelonako jokalariak gol bat ospatzen dute Camp Nou bete baten aurrean. Argazkia: EFE

Bartzelonak aurrerapauso handia eman du Txapeldunen Ligako finalean egoteko, Wolfsburg taldeari 5-1 irabazita, finalerdietako joaneko partidan, mukuru beteta egon den Camp Nou futbol-zelaian. Arratsalde magikoa izan da katalanentzat, bai bere taldearen jokoagatik, bai Aitana Bonmatí, Caroline Graham Hansen, Jennifer Hermoso eta Alexia Putellasek sartutako golengatik (azken horrek bi erdietsi ditu).

Partida irabazteaz gain, Kataluniako taldeak marka berri bat ezarri du; izan ere, hilabete baten buruan bigarren aldiz, emakumezkoen futbol partida batean bildutako ikusle kopuruaren munduko errekorra hautsi du Camp Nouk. Lehendabiziko aldia Real Madrilen aurkako final-laurdenetan izan zen. Orduko hartan, 91.553 zale bertaratu ziren Bartzelonako futbol-zelaira. Ostiral honetan, berriz, Wolfsburgen aurka, 91.648 lagun bildu dira.

Horrela, Bartzelonak errebantxa hartu du orain arte garaitu gabe zeukan aurkari baten aurrean, 2019/2020 denboraldian txapelketa horretako finalerdietatik kanpo utzi zuena, hain zuzen ere. Gainera, katalanek denboraldi honetan jokatutako 40 partida ofizialetan 40. garaipena erdietsi dute.

Camp Nou futbol-zelaia jendez lepo. Argazkia: EFE

Camp Nou futbol-zelaia jendez lepo. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa

5 - Bartzelona: Paños; Torrejón, Paredes, Mapi León, Rolfo; Bonmatí (Mariona, 80. min), Guijarro, Alexia Putellas (Engen, 89. min), Graham Hansen (Leila, 89. min), Hermoso (Claudia Pina, 78. min) eta Crnogorcevic (Oshoala, 78. min).

1 - Wolfsburg: Schult; Wedemeyer, Hendrich, Janssen, Rauch; Popp (Pajor, 61. min), Lattwein; Huth, Roord (Blomqvist, 76. min), Jónsdóttir (Knaak, 90. min); eta Wassmuth.

Golak: 1-0, 3. min: Aitana Bonmatí. 2-0, 10. min: Graham Hansen. 3-0, 33. min: Jennifer Hermoso. 4-0, 38. min: Alexia Putellas. 4-1, 72. min: Jill Roord. 5-1, 85. min: Alexia Putellas.

Ikusle kopuru berriaren zifra Camp Nouko markagailuan islatuta. Argazkia: EFE

Ikusle kopuru berriaren zifra Camp Nouko markagailuan islatuta. Argazkia: EFE