Txapeldunen Liga
Aste erabakigarria
Barcak eta Real Madrilek, markagailuari buelta eman behar
Erredakzioa
Guardiolaren taldeak Chelsea hartuko du etxean (1-0 joanekoan) eta zuriek Bayernen aurka jokatuko dute Santiago Bernabeun (2-1 Munichen).
-
Terry eta Messi, joaneko partidan. Argazkia: EFE
Aste honetan erabakiko da Txapeldunen Ligako finala. Bartzelonak eta Real Madrilek kanporaketei buelta eman beharko diete, etxean.
Guardiolaren taldeak Chelsea hartuko du Camp Noun. Joaneko partidan Londreseko taldea nagusitu zen Drogbaren golari esker (1-0).
Real Madrilek, bestalde, Bayernen aurka neurtuko ditu indarrak Santiago Bernabeun. Zuriek ere porrota jaso zuten aurreko astean jokatutako norgehiagokan (2-1).
Finalerdiak:
Asteartean, hilaren 24an
Bartzelona - Chelsea (IJoanekoan, 1-0 Chelsearen alde)
Asteazkenean, hilaren 25ean
Real Madril - Bayern Munich (Joanekoan, 2-1 Bayernen aldea)
eitb.com-ek eta ETB-1ek Real Madrid-Bayern partidaren laburpena eskainiko dute asteartean 22:30etik aurrera. Asteazkenean zuzenean jarraitu ahal izango da Real Madril-Bayern partida (20:45).