Itxi

Txapeldunen Liga

1/8

PSG-Real Madril eta Atletico-United, final-zortzirenetako bigarren zozketan

EITB MEDIA

UEFAk zozketa errepikatu behar izan du. Vila-realen aurkaria ateratzeko momentuan zazpi aukera zeuden eta sei egon behar ziren.

  • Leo Messi eta Neymar, PSGko jokalariak. Argazkia: EFE

    Leo Messi eta Neymar, PSGko jokalariak. Argazkia: EFE

Astelehen honetan Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako zozketa egin da goizean Nyonen (Suitza), baina irregulartasunak tarteko errepikatu egin da zozketa.

Vila-realen aurkaria ateratzeko momentuan zazpi aukera zeuden eta sei egon behar ziren. UEFAk zozketa errepikatu du arratsaldeko 15:00etan.

Bigarren zozketa horretan izen hadiko kanporaketak atera dira, esate baterako, PSG - Real Madril, Atletico - Manchester United eta Inter - Liverpool.  

Joaneko partidak otsailean jokatuko dira (15ean, 16an, 22an eta 23an) eta bueltakoak martxoan  (8an, 9an, 15ean eta 16an). Partida guztiak iluntzeko 21:00etan jokatuko dira.

FINAL-ZORTZIRENAKO ZOZKETA (ona)

Salzburgo - Bayern Munich

Sporting Lisboa - Manchester City

Benfica - Ajax

Chelsea - Lille

Atletico - Manchester United

PSG - Real Madril

Villa-real - Juventus

Inter Milan - Liverpool

FINAL-ZORTZIRENAKO ZOZKETA (ez du balio)

Benfica - Real Madril

Vila-real - Manchester City

Atletico Madril - Bayern Munich

PSG - Manchester United

Chelsea - Lille

Salzburgo - Liverpool

Inter Milan - Ajax

Sporting de Lisboa - Juventus