Itxi

Txapeldunen Liga

Zozketa

Real Madril-Apoel eta Bartzelona-Milan, final-laurdenetan

Erredakzioa

Real Madril eta Bartzelona ez dira elkar ikusiko finalera arte.

  • Artxiboko irudia: EFE

    Artxiboko irudia: EFE

Nikosiako Apoel (Txipre) izango da Real Madrilen aurkaria Txapeldunen Ligako final-laurdenetan, gaur Nyonen (Suitza), UEFAren egoitzan, egindako zozketak erabaki duenez. Bien bitartean, Bartzelona txapeldunak Italiako Milan hartuko du. Printzipioz, azken hau kanporaketarik erakargarriena da.

Real Madrilek eta Bartzelonak itzuliko neurketak Santiago Bernabeun eta Camp Nou jokatuko dituzte, eta horrek abantaila teoriko bat ematen die. Bestalde, Espainiako bi taldeak ez dira finalera arte elkar ikusiko, izan ere, koadroko alde ezberdinetan kokatu ditu zozketak.

Horrela Real Madrilek Apoel gainditzen baldin badu, Olympique Marseilla-Bayern Munich kanporaketako garailearen aurka jokatu beharko du. Barçak, ostera, Benfica-Chelsea kanporaketako irabazlea izango du aurkari, Milan txapelketatik at uzten baldin badu.

Hauek dira final-laurdenetako kanporaketak (martxoak 27/28 eta apririlak 3/4):

1. Nikosiako Apoel (TXI) - Real Madril (ESP)
2. O. Marseilla (FRA) - Bayern Munich (ALE)
3. Benfica (POR) - Chelsea (ING)
4. Milan (ITA) - Bartzelona (ESP)


Finalerdietako kanporaketak (apirilak 17/18 eta apirilak 24/25):

1. Irabazlea 2 - Irabazlea 1
2. Irabazlea 3 - Irabazlea 3

Finala (Munich Arena, maiatzak 19, 20:45):

1 finalerdiko irabazlea - 2 finalerdiko irabazlea