Txapeldunen Liga
5 gol B. Leverkuseni
Leo Messiren balentria
Erredakzioa
Argentinarra da Txapeldunen Ligako partida batean bost gol egin dituen aurreneko jokalaria.
Leo Messi da Txapeldunen Ligako partida batean bost gol egin dituen aurreneko jokalaria. Argentinarrak bost sartu zizkion Bayer Leverkuseni. FC Bartzelonak 7-1eko markagailuarekin gainditu zuen Alemaniako taldea.
Aurten hamabi gol sartu ditu Messik Txapeldunen Ligako zortzi partidatan. Aurten ere eskura dauka Txapeldunen Ligako golegile nagusiaren saria.