Itxi

Txapeldunen Liga

UEFA Champions League

Bartzelonak kanporaketa bideratuta utzi du Leverkusenen

Erredakzioa

Alexisek sartu ditu talde katalanaren lehen bi golak eta Messik egin du hirugarrena. Kadlecek esperantza eman dio Bayerri gol bat sartuta. Jardunaldiko beste partidan Lyonek 1-0 irabazi dio APOELi.

  • Bartzelona. Argazkia: EFE

    Bartzelonako jokalariak Leverkuseni sartutako hiru goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

1 - Bayer Leverkusen: Leno; Corluka (Da Costa, 90), Friedrich, Schwaab, Kadlec; Reinartz, Rolfes (Kiessling, 77); Schürrle (Bellarabi, 90), Castro, Bender; eta Renato Augusto.

3 - Bartzelona: Valdes; Dani Alves, Mascherano, Puyol, Abidal; Cesc, Busquets; Iniesta (Thiago Alcantara, 61), Messi, Adriano (Pedro, 69); eta Alexis (Cuenca, 86)

Golak: 0-1 (min 41, Alexis), 1-1 (min 52, Kadlec), 1-2 (min 55, Alexis), 1-3 (min 88, Messi).
Epailea: Craig Thomson.

Bartzelonak garaipen garrantzitsua lortu du Alemanian Bayer Leverkuseni 1-2 irabazita Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partidan. Astearte honetan beste norgehiagoka bat ere jokatu da eta Frantzian Olympique Lyonek 1-0 irabazi dio APOELi.

Barçaren eta Leverkusenen arteko partidaren lehen zatian, Guardioalk zuzentzen duen taldea izan da jaun eta jabe, baina gol aukera argiegirik sortu gabe. Alemaniarrak gustora aurkitzen ziren defentsa lanean eta atsedenaldira golik hartu gabe iristearen helburua ia lortu zuten. Baina, 41. minutuan Alexisek Leverkusenen nahiak zapuztu zituen Messiren pasea hartu eta 0-1ekoa sartuta- Barçaren aldeko 0-1eko emaitzarekin iritsi zen partida atsedenaldira.

Bigarren zatian dena aldatu zen. Bayer Leverkusen erasokor zelairatu zen eta 52. minutuan Kadlecek 1-1ekoa sartu zuen alemaniarrei esperantza emanez. Baina Bayerri gutxi iraun zion pozak hiru minutu beranduago, 55.ean, Alexisek bigarren gola sartu baitzuen. Bigarren gola hartu arren Leverkusen ez zen kokildu eta partida berdintzeko aukera ere izan zuen 78. minutuan. Valdesek eragotzi zuen alemaniarrek bigarren gola lortzea eragotzi zuen Kiesslingen erremateari erantzun bikaina emanda.

Azken hamar minutuetan Barçak agindu zuen berdegunean eta joko onak bere saria izan zuen. Messik Alvesen pase dotorea bultzatuta 1-3koa sartu zuen kanporaketa bideratuta utziz.

Olympique Lyonnais-APOEL (1-0)

Olympique Lyonnaisek eta APOELek jokatu zuten astearte honetako final-zortzirenetako beste partida. Frantziarrak izan ziren nagusi eta 1-0 irabazi zuten Lacazetteren golari esker.

Fitxa teknikoa:

1 - Olympique Lyonnais: Lloris; Reveillere, Bakary Kone, Cris, Cissokho; Gonalons, Kallstrom; Ederson (Gourcuff, min. 70), Lacazette (Briand, min. 58), Bastos; Lisandro.

0 - APOEL Nicosia: Chiotis; Poursaitides, Kaka, Morais, Paulo Jorge; Helder Sousa (Marcinho, min. 70), Hélio Pinto, Charambides (Manduca, min. 81), Boaventura; Trickovski, Aílton (Solari, min 65).

Gola: 1-0, min. 57: Lacazette.
Epailea: Paolo Tagliavento (ITA).