Txapeldunen Liga
Ligaxkako fasea
Txapeldunen Liga: Manchester United eta City final-zortzirenetatik at
ERREDAKZIOA
Lyonek, Napolik, CSKA Moskvak eta Baselek hurrengo faserako txartela erdietsi dute.
A multzoa
Manchester Cityk aise irabazi dio ordezko jokalariz beteriko Bayern Munichi (2-0), baina ez da nahikoa izan ‘citizensek’ Txapeldunen Ligako final-zortzirenetarako txartela lortzeko. Napoli, historian aurrenekoz, hurrengo faserako sailkatu da Vila-reali 0-2 garaitu ostean. Vila-realek agur esan dio Europari puntu bat bera ere ez lortu gabe.
B multzoa
Trabzonspor fin aritu da defentsan eta kontraerasoen zain gelditu da, baina ez dira heldu. Azkenean Lille eta turkiarrak lortutako berdinketak kanpoan uzten ditu bi taldeak. CSKA Moskvak, Seydou Doumbia eta Vasili Berezutskyren golei esker, final-zortzirenetarako txartela lortu du Interren aurka jokatutako neurketan.
C multzoa
Baselek 2-1 menderatu du Manchester United eta Txapeldunen Ligako txapeldun ordea etxera bidali du. Multzoko beste norgehiagokan Oscar Cardozok 7. minutuan sartutako gola nahikoa izan da Benficak Otelul Galatiri irabazteko.
D multzoa
Olympique Lyonek ezinezkoa lortu du Dinamo Zagreben aurka. 28 minututan sei gol sartu ditu eta final-zortzirenetarako sailkatu da. Real Madrilek neurketarik galdu gabe bukatu du ligaxkako fasea eta D multzoko liderra da Ajaxen aurka 0-3 irabazita.
Asteazkeneko jardunaldiko emaitza guztiak:
A multzoa
Man. City - Bayern (2-0)
Vila-real - Napoli (0-2)
B multzoa
Lille - Trabzonspor (0-0)
Internazionale - CSKA Moskva (1-2)
C multzoa
Basel - Man. United (2-1)
Benfica - Otelul Galati (1-0)
D multzoa
Dinamo Zagreb - Lyon (1-7)
Ajax - Real Madril (0-3)