Itxi

Txapeldunen Liga

Ligaxkako fasea

Txapeldunen Liga: Valentzia ez da final-zortzirenetan egongo

Erredakzioa

Valentziak agur esan dio Txapeldunen Ligari Chelsearen aurka galdu ondoren (3-0). Leverkusenek, Zenitek, Marsellak eta Chelseak lortu dute txartela. Porto eta Olympiakos ez dira bertan egongo.

09:51
Marsellako jokalariak final-zortzirenetarako sailkapena ospatzen. Argazkia: EFE.

E multzoa

Valentzia ezin izan zuen ezer egin Stamford Bridgen Chelsearen nagusitasunaren aurrean. Londreseko taldea kontraerasoan min handia egin zion (3-0) eta Txapeldunen ligatik at gelditu da. Bayer Lerverkusenek ezin izan zituen beharrezkoak ziren hiru puntuak lortu Racing Genken aurka (1-1) eta talde alemaniarra multzoko bigarren bukatu du.

F multzoa

Ernesto Valverderen Olympiakosi ez zion ezertarako balio Arsenalen kontra lortutako garaipena (3-1). Euforiatik tristurara pasatu ziren, Marsellak Dortmunden neurketari buelta eman ziola jakitean (2-3).

G multzoa

Porto eta Zeniten arteko gol gabeko berdinketak talde errusiarrari final-zortzirenetarako txartela eman zion. Portugaleko taldea Europa Ligan arituko da, iaz bezala. Shakhtar Donetsk 0-2 irabazi zion APOELi.

H multzoa

Bartzelonak arazo gabe irabazi zion BATE Borisovi (4-0) harrobiko jokalariekin, Bernabeuko neurketa baino lehen. Vitkoria Plzen eta AC Milanek berdindu egin zuten norgehiagokaren azken momentuan. Txekiarrak Europa Ligan jokatuko dute aurrerantzean.

Astearteko neurketa guztien emaitzak:

E multzoa
Chelsea - Valentzia (3-0)
Genk - Leverkusen (1-1)

F multzoa
Olympiacos- Arsenal (3-1)
Dortmund - Marseille (2-3)

G multzoa
Porto - Zenit (0-0)
APOEL - Shakhtar Donetsk (0-2)

H multzoa
Bartzelona - BATE (4-0)
Plzen - Milan (2-2)