Txapeldunen Liga
Multzoetako fasea
Txapeldunen Liga: Bartzelonak garaipena eta Valentziak porrota
Erredakzioa
Guardiolaren mutilek 2-0 irabazi dute Viktoria Plzenen aurka Iniestaren eta Villaren golei esker. Unai Emeryren mutilek 2-1 galdu dute Bayern Leverkusen talde alemaniarraren aurka.
Txapeldunen Ligako E, F, G eta H multzoetako hirugarren jardunaldiko partidak jokatu dira asteazken honetan. Norgehiagokak ederrak izan dira eta guztira 23 gol sartu dituzte taldeek.
Bartzelonak garaipen garrantzitsua eskuratu du Camp Nou futbol zelaian Viktoria Plzen taldearen aurka. Guardiolaren gizonek partidan nagusi izan dira eta Txekiar Errepublikako taldeak ezin izan du talde katalanaren erasoa gelditu. Iniestak 1-0ekoa jarri du lehenengo zatian eta Villak 2-0ekoa 82. minutuan. H multzoko beste partidan, Milanek 2-0 gainditu du BATE Borisov taldea. Italiarrak eta espainiarrak 7 punturekin berdinduta daude sailkapenean.
E multzoan Unai Emeryren mutilek ezin izan dute Bayern Leverkusen talde alemaniarra gainditu. Jonasek 1-0ekoa lortu du Valentziarentzat, baina Schullerrek eta Samek azken 2-1ekoa jarri dute markagailuan. Chelseak 5-0 gainditu du Genk taldea eta Londreseko taldeak multzoko lidergoan jarraitzen du 7 punturekin.
Arsenalek garaipen garrantzitsua eskuratu du F multzoan. Wengerrek mutilek 92. minutuan lortu dute garaipenaren gola eta Olympique Marseille 0-1 gainditzea lortu dute. Multzoko beste norgehiagokan Ernesto Valverdek zuzendutako Olympiacos taldeak 3-1 gainditu du Borussia Dortmund talde alemaniarra. Arsenalek taldeko lidertza eskuratu du.
G mulzoan, Portok eta Hapoel Nicosiak 1-1 berdindu dute eta Shaktar Donetskek eta Zenitek ere berdintzea izan dute markagailuan (2-2). Sailkapenean Apoelek lidergoan jarraitzen du 5 punturekin eta Portugaleko taldeak eta Errusiako taldeak 4 punturekin berdinduta daude.
EMAITZAK:
Bartzelona-Viktoria Plzen (2-0)
Milan-BATE (1-0)
B. Leverkusen-Valentzia (2-1)
Chelsea-Genk (5-0)
O. Marseille-Arsenal (0-1)
Olympiacos-B. Dortmund (3-1)
Oporto-Apoel Nicosia (1-1)
Shaktar Donetsk-Zenit (2-2)