Txapeldunen Liga
2. jardunaldia
Sevillak garaipena lortu du Rennesen aurka; Barça, garaile Juventusen kontrako lehian
Erredakzioa
Bartzelonak 0-2ko emaitzarekin irabazi du Turinen eta Lopeteguik zuzentzen duen taldeak 1-0eko emaitzarekin eskuratu ditu hiru puntuak Sanchez Pizjuan zelaian.
-
De Jong, Sevillarekin Rennesen aurka sartu duen gola ospatzen. Argazkia: EFE
2020-2021 denboraldiko Txapeldunen Ligak atzean utzi du jada multzoen faseko bigarren jardunaldia asteazken honetan jokatu diren E, F, G eta H multzoetako partidekin.
Bartzelonak garaipena lortu du Juventusen aurka (0-2) eta bitik bi irabazi ditu aurtengo Txapeldunen Ligan, final-zortzirenetarako txartela bideratuta duelarik. Bestalde, Sevillak bere lehen partida irabazi du Champions honetan, Rennes 1-0eko emaitzarekin mendean hartuta.
Jardunaldi honetan azpimarratu behar da Manchester Unitedek RB Leipzigi eman dion jipoia (5-0), baita Chelsearen garaipen erosoa Krasnodarren aurka (0-4). Gainera, Borussia Dortmundek irabazi egin dio Zeniti (2-0) eta PSG taldeak hiru puntuak lortu ditu Istanbul Basaksehirren kontra (0-2).
Multzoen faseko 2. jardunaldiko partiden emaitzak:
Emultzoa
Sevilla- Rennes (1-0)
Krasnodar - Chelsea (0-4)
F multzoa
Borussia Dortmund - Zenit (2-0)
Brugge - Lazio (1-1)
G multzoa
Juventus - Bartzelona (0-2)
Ferencvaros - Dinamo Kiev (2-2)
H multzoa
Manchester United - RB Leipzig (5-0)
Istanbul Basaksehir - PSG (0-2)