Itxi

Txapeldunen Liga

0-1

Olympique Lyonek mendean hartu du PSG eta Wolfsburgen aurka jokatuko du finala

Erredakzioa

Wendy Renardek 67. minutuan sartutako golak erabaki du finalerdia. Irene Paredesen Paris Saint-Germain taldea Txapeldunen Ligatik at geratu da, finalaren atarian.

  • Olympique Lyon

    Olympique Lyongo jokalariak finalera sailkatu direla ospatzen, San Mamesen. Argazkia: EFE

Olympique Lyonek 0-1eko emaitzarekin irabazi dio Paris Saint-Germaini Txapeldunen Ligako finalerdia, San Mamesen. Ondorioz, Lyonek finala jokatuko du Wolfsburgen aurka igande honetan, 20:00etan, Donostiako Reale Arenan.

Frantziarren arteko neurketa Wendy Renardek 67. minutuan sartutako golak erabaki du. Erdiko defentsa frantziarrak bikain errematatu du eskuin hegaletik Amel Majrik egin duen falta jaurtiketa. Falta hori egiteagatik bigarren txartel horia ikusi du Grace Geyorok (ondorioz, epaileak kanporatu egin du, txartel gorria aterata), eta PSG jokalari bat gutxiagorekin geratu da.

Hala ere, Olympique Lyon ere hamar jokalarirekin geratu da 75. minutuan, Nikita Parris egotzi baitu epaileak, bigarren txartel horia atera ostean. Dena den, Lyonek lortu du garaipena, eta Irene Paredes euskal jokalariaren PSG kanporatuta geratu da.

Fitxa teknikoa:

0 - Paris Saint-Germain: Christiane Endler; Ashley Lawrence, Irene Paredes, Paulina Dudek, Perle Morroni; Kadidiatou Diani, Sara Däbritz, Nadia Nadim (Sandy Baltimore, 54. min; Signe Brunn, 81. min), Grace Geyoro; Ramona Bachmann (Formiga, 66. min) eta Marie-Antoinette Katoto.

1 - Olympique Lyon: Sarah Bouhaddi; Lucy Bronze, Kadeisha Buchanan, Wendie Renard, Sakina Karchaoui (Selma Bacha, 73. min); Sara Bjork Gunnarsdottir, Saki Kumagai; Delphine Cascarino (Eugenie Le Sommer, 76. min), Dzsenifer Marozsan, Amel Majri; eta Nikita Parris.

Gola: 0-1, 67. min, Wendie Renard.

Epailea: Anastasia Pustovoitova (Errusia). Txartel horia atera dio Nadim (18. min) PSGko jokalariari. Bi txartel hori (eta, ondorioz, gorria) erakutsita egotzi ditu Geyoro (29. eta 65. min) PSGko futbolaria eta Parris (51. eta 74. min) Olympique Lyongo jokalaria.