Txapeldunen Liga
Finalerdiak
PSG eta Leipzig, finalerako lehen txartelaren bila
Erredakzioa
Talde frantziarrak eta alemaniarrak indarrak neurtuko dituzte finalerdietan, astearte honetan, 21:00etan.
-
Mbappe eta Neymar, entenani enel Estadio Da Luz de Lisboa. FOTO: EiTB
Astearte honetan jokatuko da Txapeldunen Ligako lehen finalerdia, eta Paris Saint-Germain eta RB Leipzig izango ditu protagonista. Lisboako Da Luz Estadioan izango da neurketa, 21:00etan.
PSG da titulua irabazteko faborito nagusietako bat, baina talde frantziarrak gogotik sufritu behar izan zuen Atalanta gainditzeko, final-laurdenetan. Thomas Tuchelek zuzentzen duen taldean, Mbappe hasieratik jokatzeko moduan egongo da, lesioa gainditu eta Atalantaren aurka minutuak jokatu baitzituen. Gainera, final-laurdenetan jokatu ez zuen Di Maria ere prest egongo da.
Bestalde, Leipzig da Champions honetako ezusteko handienetako bat Olympique Lyonnaisekin batera. Alemaniako taldeak Atletico Madril kanporatu zuen final-laurdenetako kanporaketan, joko ona eginda. Jokalari gazteak eta talentu handikoak ditu Leipzigek, baita ustez etorkizun handiena izan dezakeen entrenatzailea ere; Julian Nagelsmann.
Ustezko hamaikakoak:
París Saint-Germain: Sergio Rico; Kehrer, Thiago Silva, Kimpembe, Bernat; Marquinhos, Herrera, Gueye; Mbappe, Neymar e Icardi.
RB Leipzig: Gulasci; Klostermann, Upamecano, Halstenberg; Laimer, Sabitzer, Kampl, Angeliño: Nkunku, Dani Olmo; eta Poulsen.
Epailea: Björn Kuipers.
Estadioa: Da Luz (Lisboa)
Ordua: 21:00etan.