Itxi

Txapeldunen Liga

FINAL-ZORTZIRENAK

City eta Lyon final-laurdenetan egongo dira, Madril eta Juventus kanporatu ostean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Guardiolaren mutilek madrildarren atzealdeko akatsak aprobetxatu dituzte berriro irabazteko (2-1); frantziarrek, aldiz, aurrera egin dute Italian galdu arren (2-1).

  • Manchester Cityko jokalariak Real Madrilen aurka sartutako gol bat ospatzen.

    Manchester Cityko jokalariak Real Madrilen aurka sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Raphael Varane atzelari frantziarrak egindako bi akats baliatu ditu Manchester Cityk Real Madrili berriz irabazi eta talde zuria kanporatzeko (2-1) Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzuliko neurketan.

Santiago Bernabeun izandako kontrako emaitzari buelta emateko asmoz zelairatu dira Etihad Stadiumean Zidanen mutilak, baina hasieratik okertu zaie egitasmoa, 9. minuturako aurretik baitziren etxekoak Raheem Sterlingi esker.

Real Madrilek berdinketa lortu du 28. minutuan Karim Benzemaren bidez, eta zirrara jarri dio kanporaketari, baina ez du hura iraultzeko argudio gehiagorik. Gerora,  68 minutuan, Varaneren bigarren akatsa etorri da Courtois atezainari laga nahi izan dion baloi batean. Gabriel Jesusek atzelariaren pase txarra baliatu du dena erabakita uzteko

Fitxa teknikoa:

1 - Manchester City: Ederson; Cancelo, Fernandinho, Laporte, Walker; Rodrigo (Otamendi, 89. min), Gündogan, Foden (Bernardo Silva, 67. min), De Bruyne; Sterling (David Silva, 81. min) eta Gabriel Jesús.

2 - Real Madril: Courtois; Mendy, Militao, Varane, Carvajal (Lucas Vázquez, 83. min); Kroos, Casemiro, Modric (Valverde, 83. min); Hazard (Jovic, 83. min), Benzema eta Rodrygo (Asensio, 61. min).

Golak: 1-0, 9. min: Sterling. 1-1, 28. min: Benzema. 1-2, 68. min: Gabriel Jesús.

Epailea: Felix Brych. Txartel horiak: Modric (Real Madril).

 

Cristianoren sena ez da nahikoa Juventusentzat

Olympique Lyonek Juventusen aurkako kanporaketan aurre egitea lortu ostiral honetan, Turinen 2-1 galdu arren. Italiarrentzat ez dira nahikoa izan Cristiano Ronaldok sartutako bi golak; izan ere, frantziarrek 1-0 irabazi zuten joanekoan, eta gaurkoan Memphis Depay herbeheretarrak 12. minutuan Panenka erara jaurtitako penaltiak balio bikoitza izan du kanporaketan
Horrenbestez,  Lyon txapelketako final-laurdenetan izango da hamar urte eta gero. Juventusentzat, ordea, beste porrot bat da 1996tik irabazten ez duen lehiaketa batean.

Fitxa teknikoa

2 - Juventus: Szczesny; Cuadrado (Danilo, m.70), Bonucci, De Ligt, Alex Sandro; Bentancur, Pjanic (Ramsey, m.60), Rabiot; Bernardeschi (Dybala, m.71. Sustituido por Olivieri, m.84), Higuaín, Cristiano.

1 - Lyon: Lopes; Denayer (Andersen, m.61), Marcal, Marcelo; Dubois (Tete, m.91), Caqueret, Aouar (Mendes, m.91), Bruno, Cornet; Toko Ekambi (Reine Adelaide, m.67), Depay (Dembelé, m.67).

Goles: 0-1, min. 11: Depay (penalti). 1-1, min. 43: Cristiano (penalti). 2-1, min. 60: Cristiano.

Árbitro: Feliz Zwayer (ALE). Mostró cartulina amarilla a Bentancur (min. 31) y Cuadrado (min. 44), del Juventus, y a Aouar (min. 19), Dubois (min. 38), Depay (min. 42), Lopes (min. 76), Cornet (v79), Caqueret (min. 87) y Marcal (min. 89), del Lyon.

FINAL-ZORTZIRENAK

Juventus 2-1 Lyon

Manchester City 2-1 Real Madril

Bayern - Chelsea (larunbatean, 21:00etan)

Bartzelona - Napoles (larunbatean, 21:00etan)

FINAL-LAURDENAK

A) Manchester City VS Lyon (abuztuak 15, larunbata, 21:00etan)

B) RB Leipzig-Atletico (abuztuak 13, osteguna 21:00etan)

C) Napoles-Bartzelona VS Chelsea-Bayern Munich (abuztuak 14, ostirala, 21:00etan)

D) Atalanta - Paris Saint Germain (abuztuak 12, asteazkena, 21:00etan)

FINALERDIAK

1) Manchester City - Lyon VS Bartzelona/Napoles - Bayern/Chelsea (abuztuak 19, asteazkena, 21:00etan)

2) RB Leipzig - Atletico VS Atalanta - Paris Saint Germain (abuztuak 18, asteartea, 21:00etan)

FINALA

1) VS 2) Abuztuaren 23an, igandean, 21:00etan, Lisboa La Luz futbol-zelaian