Txapeldunen Liga
Ofiziala
Hurrengo asteko Txapeldunen Ligako eta Europa Ligako partidak ez dira jokatuko
eitb.eus
Hurrengo asteko Manchester City-Real Madril, Juventus-Lyon, Bartzelona-Napoles eta Bayern Munich-Chelsea neurketak eta Europa Liga, bertan behera.
-
Napoles - Bartzelona partidako irudia. EFE
UEFAk ofiziala egin du, beraz, Txapeldunen Ligako, Europa Ligako UEFA Youth Leagueko partidak bertan behera geratu dira.
'COVID-19aren zabalkundea Europan eta Gobernuek hartuko neurriak kontuan izanda hurrengo asteko partidak ez jokatzearen erabakia hartu dugu', irakurri daiteke UEFAk kaleratutako agirian.
Orain arte martxoaren 17ko Manchester City-Real Madril eta Juventus-Lyon partidak atzeratuta zeuden, baina orain hilaren 18ko Bartzelona-Napoles eta Bayern Munich-Chelsea neurketak gehitu dituzte.
Noiz jokatuko diren partida horien berri ez dute oraindik eman.